Edukira joan

Roskildeko itsasontzi bikingoen museoa

Koordenatuak: 55°39′01″N 12°04′44″E / 55.65014°N 12.07894°E / 55.65014; 12.07894
Wikipedia, Entziklopedia askea
Itsasontzi bikingoen museoa
Vikingeskibmuseet
Skudelev II.a, Roskildeko itsasontzi bikingoen museoan.
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Danimarka
Estatu Danimarka
EskualdeaSeelandia eskualdea
UdalerriaRoskilde Municipality
Koordenatuak55°39′01″N 12°04′44″E / 55.65014°N 12.07894°E / 55.65014; 12.07894
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1962
Inaugurazioa1969
Arkitektura
Kontaktua
HelbideaVindeboder 12, 4000 Roskilde
Webgune ofiziala

Roskildeko itsasontzi bikingoen museoa edo, danieraz Vikingeskibmuseet, Danimarkako Roskilde hirian dagoen museo bat da, bikingoen garaiko itsasontziak dituena, Roskildeko fiordoan urperatuta aurkitu zirenak.

Itsasontziak, nahita urperatuak izan ziren, 1000. urte inguruan, Skudelevekin batera, hiria, etsaien itsasozko erasoetatik babes zezaten. Xedea bete zen, toki nabigagarri nagusiena oztopatua geratu baitzen.

1962an, itsasontzien existentzia adierazi zuten indusketak egin ziren. 5 mota ezberdineko itsasontziak identifikatu ziren, espedizio militar edo komertzialetarako erabiliak.

Museoa 1969an eraiki zen, fiordoaren ondoan, aurkitutako 5 itsasontziak izateko. Gaur egun, museoan, aurkitutako gerraontzietatik handiena nabarmentzen da, Skudelev IIa, aurkitu zen tokiagatik horrela deitua. Dublinen aurkitu zen 1042an.

Museoaren instalazioak 1997an handituak izan ziren, orain, uharte bat eta portu bat dituelarik, non itsasontzi eskandinaviar eta bikingoen errepliken bilduma bat bisita daitekeen. Errepliken eraikuntza ere ikus daiteke, antzinako eraikuntza teknikak erabiliz.

Erreplika baten eraikuntza museoan.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]