Roskildeko katedrala

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Roskildeko katedrala
World Heritage Logo global.svg UNESCOren gizateriaren ondarea
Roskilde domkirke west fassade.jpg
Kokapena
Herrialdea  Danimarka
Herrialdea  Danimarka
Eskualdea Seelandia eskualdea
Udalerria Roskilde Municipality
Koordenatuak 55° 38′ 34″ N, 12° 04′ 49″ E / 55.642669°N,12.080308°E / 55.642669; 12.080308Koordenatuak: 55° 38′ 34″ N, 12° 04′ 49″ E / 55.642669°N,12.080308°E / 55.642669; 12.080308
Historia eta erabilera
Irekiera XIII. mendea
Elizbarrutia Diocese of Roskilde
Arkitektura
Arkitektoa Absalon
Materiala(k) Adreilua
Estiloa Brick Gothic
Gizateriaren ondarea
Irizpidea (ii) eta (iv)
Erreferentzia 695
Eskualdea[I] Europa eta Ipar Amerika
Izen-ematea 1995 (XIX. bilkura)
Webgune ofiziala
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Roskileko katedrala (danieraz: Roskilde Domkirke) Roskilde herriaren ondasun nabamenetakoa da Roskildeko itsasontzi bikingoen museoarekin batera, bertan hilobiraturik baitaute Danimarkako errege eta erregina gehienak. Urtero 150.000 bisitari izaten ditu.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

991. urtean Roskildek apezpikutza lortu zuen. Aurretik Hanburgoko apezpikuaren menpe zeuden inguruko lurrak baina ordutik aurrera Danimarkako eta Suedia hegoaldeko eremua Roskildek kontrolatuko zuen. Arkitektura gotikoaren erakusgarri den eliza hau adreilu gorriz eraiki zen XII eta XIII mendeen artean, eta eragina izan zuen iparraldeko lurretan jasoko ziren hurrengo elizen itxuran.

1534. urtean katedrala sakeatu egin zuten eta artelan ugari galdu ziren betirako. Bi urte beranduago, 1536an, erreformaren ondorioz katolizismoaren porrotak erlijio boterea Kopenhagera eraman zuen, erregearen hirira, berau bihurtu baitzen Danimarkako elizaren buru. Hala ere errege erreginak bertan hilobiratzen jarraitu zuten.

1995. urtean Unescok Gizateriaren Ondare izendatu zuen Roskildeko katedrala.

Monarken hilobiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hona hemen Roskildeko katedralean hilobiraturiko errege erreginak heriotza datarekin.

Danimarka eta Norvegiako erregeak

  • Harald I.a (987, hilobia galdu den arren)
  • Svend I.a (1014, hilobia galdu den arren)

Danimarkako erregea

Danimarka, Norvegia eta Suediako errege erreginak

  • Margarita I.a (1412)
  • Kristofer III.a Bavariakoa (1448 hilobia galdu den arren)
  • Kristian I.a (1481) eta bere emazte Brandenburgoko Dorotea (1495)

Danimarka eta Norvegiako erregeak

  • Kristian III.a (1559) eta bere emazte Saxoniako Dorotea (1571)
  • Frederik II.a (1588) eta bere emazte Mecklenburgo-Schweringo Sofia (1631)
  • Kristian IV.a (1648) eta bere emazte Brandenburgoko Katalina (1612) eta seme Kristian (1647)
  • Frederik III.a (1670) eta bere emazte Brunswick-Lüneburgeko Sofia Amalia (1685)
  • Kristian V.a (1699) eta bere emazte Hesse-Casselgo Karlota Amalia (1714)
  • Frederik IV.a (1730) eta bere lehenengo emazte Mecklenburgo-Güstrowko Luisa (1721) eta hirugarren emazte Ana Sofia (1743)
  • Kristian VI.a (1746) eta bere emazte Brandenburgoko Sofia Magdalena (1770)
  • Frederik V.a (1766) eta bere emazteak ziren Hannoverko Luisa (1751) eta Brunswick-Wolfenbüttelgo Juliana Maria (1796)
  • Kristian VII.a (1808)
  • Frederik VI.a (1839) eta bere emazte Hesse-Casselgo Maria Sofia (1852)

Danimarkako errege erreginak

  • Kristian VIII.a (1848) eta bere emazte Schleswig-Holsteingo karolina Amalia (1881)
  • Frederik VII.a (1863)
  • Kristian IX.a (1906)
  • Frederik VIII.a (1912)
  • Kristian X.a (1947)
  • Frederik IX.a (1972)

Guztira 20 errege eta 17 erregina. Hauetaz gain badaude beste hainbat printze eta printzesa ere.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Roskildeko katedrala