Edukira joan

Rosmerta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Rosmerta eta Merkurioren irudia Autun hiriko erliebe batean. Rosmertak kornukopia bati eusten dio eta eskuinean, Merkuriok patera bati.

Rosmerta Galiako jaikosa bat izna zen eta bere gurtza gaur egungo Alemaniatik Britainia Handiraino hedatu zen. Sarritan, Merkurio galiarraren gurtza-kidetzat hartzen da, eta jaikosaren irudikapenek batzuetan Merkurio galiarraren ezaugarriak hartzen dituzte, adibidez, oparotasunaren poltsa edo kaduzeoa. Batzuetan, Fortuna jainkosa erromatarraren ondoan ere agertzen da, eta erromatarraren ikonografiako elementuak maileguan har ditzake. Beste irudi batzuek amatasunaren, emankortasuna eta babesa iradokitzen dute. Hala ere, bere kabuz ere ikus daiteke, batez ere Frantziako hego-ekialdean, eta horrek esan nahi du bere gurtza Merkuriorena edo Fortunarena baino lehenagokoa izan daitekeela.

Haren izenaren oihartzuna egon daiteke Smertrius galiarraren epitetoan, Marte galiarraren noizbehinkako epitetoa izan zena.[1]

Galia ipar-ekialdean aurkitzen ditugu bere eirudiak eta idazkunak. Hala ere, Colette Bémont frantsez arkeologoak ohartarazi zuenaren arebera, Rosmerta ez da erraz identifa daitekeen edo uler daitekeen jainkosa, besteak beste, ez duelako ikonografia finko edo berezko bat berari lotuta. bestalde, Merkuriorekin batera, gurtza bikotea osatzen, beste jainkosa batzuk ere agertzen dira, hala nola, Maia eta Visucia. Azkenik, ezin da ziur baieztatu, idazkuna ez dagoen irudietan, agertzen den jainkosa Rosmerta den, edo mercurioren beste ohiko bikotekide bat, edo, are gehaigo, idazkunetan dokumentatu agertu ez den beste jainksoaren bat.[2]

Eisenbergen aurkitutako Rosemerta eta merkurioren erliebea.

Autun herrian (antzinako Augustodunum, heduarren hiriburua) aurkituatko erliebe batek Rosmerta eta Merkurio elkarrekin eserita erakusten ditu, bikote jainkotiar bat bezala. Rosmertak kornukopia bati eusten dio, eta Merkuriok, berriz, irudiaren antolaketaren ezkerrean dagoenak, patera bat du eskuan.

Bavariako Eisenberg hirian aurkitutako behe-erliebe batean Merkurio eskuinean agertzen da eta Rosmerta ezkerrean. Jainkosak poltsa bat du eskutan eta jaikoak patera bat. Inskripzioari esker, Merkurioren ondoan dagoen irudia argi eta garbi identifika daiteke. Parisko estatua pare batean ere, Merkurio eta Rosmerta erakusten ditu, jainkosak gornukopia bat eta saski bat fruitu beteari eusten ditu.

Rosmerta, Annecyko (Frantzia) brontzezko estatua batean ere agertzen da, harkaitz baten gainean eserita poltsa bati eutsiz eta, ezohikoan, Merkurioren hegoak buru gainean erakutsiz; eta Escolives-Sainte-Camilleko behe-erlibean bi objkektuak eusten ditu, patera bat eta kornukopia.

Mapa honetan Rosmertari (gorriz), Cantismertari (berdez) eta Atesmertari (urdinez) eskainitako inskripzioen kokapena erakusten da.

Nicole Juferrek eta Thierry Luginbühlek 27 idazkun zerrendatu zituzten egungo Frantziako, Alemaniako eta Luxenburgoko Rosmertari eskintza adierazten dutenak, batez ere Galia Belgika eta Goi Germaniako erroamtar probintzietan. Beste bi inskripzio ere ezagunak dira, bat Daziakoa. (AE 1998, 1100) Honako inskripzio hauek oso forma tipikoa dute: lehenengoa Metz-en aurkitu zuten eta bigarrena Eisenberg-en:

CIL XIII, 04311 1100: Deo Mercurio et Rosmertae / Musicus Lilluti fil(ius) et sui(s) ex voto
CIL XIII, 11696 =AE 1905, 00058 = AE 1962, 00342 : Deo Mercu(rio) / et Rosmer(tae) / M(arcus) Adiuto/rius Mem/{m}or d(ecurio) c(ivitatis) St() / [po]s(uit) l(ibens) m(erito)

Bi inskripziotan, biak Gali Belgikakoak, Rosmertak sacrum (sakratua) epitetoa dauka. Ohi baino testu luzeagoa Luxenburgoko Wasserbilling herrian aurkitu zen idazkun batean iraukur daiteke, Rosmerta hospitalia (gonbidatuentzako etxe moduko bat) baten fundazioarekin lotzen duena:

CIL XIII, 04208 : Deo Mercurio [et deae Ros]/mertae aedem c[um signis orna]/mentisque omn[ibus fecit] / Acceptus tabul[arius VIvir] / Augustal[is donavit?] / item hospitalia [sacror(um) cele]/brandorum gr[atia pro se libe]/risque suis ded[icavit 3] / Iulias Lupo [et Maximo co(n)s(ulibus)]
Rosmerta eta Merkurioren tenpluaren aztarnak. Mayen-Koblentza barrutian dagoen udal basoan, Andernach herrian, Alemanian.

Tenpluak etga santutegiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frantzia iparraldean, Genainvillen (Oise haranean), kokapen bat sortu eta hazi zen merkurio eta Rosmertari eskainitako santutegi baten inguruan, gaur egun oraindik induskatzen ari dena. Ingurune sakratuaren ondoa, antzoki bat eraiki zuten ere.[3][4]

Andernach herrina, Mayen-Koblentza barrutian, Alemaniak Renani-Palatinatua estatuan, Rosmerta eta merkurio bikote sakratuari eskinitako tenplu baten oinarriak daude.[5]

Suromagusen (Luxenburgoko Mertert udalerriko Wasserbillig herrian), treveroen tribuaren lurraldean, inskripzio batek Merkurio jainkoari eta Rosmertari (CIL XIII, 4208) eskainitako tenplu batez hitz egiten du. Urtea K.o. 232 da (Lupus eta Maximus kontsulatua), eta data uztaila; ezin da ikusi zer eguntan zehazki.

Dompierre-sur-Authie herrixkan, Somme demartamenduan, erromatar kokapen bat egon zen, eta bertan santutegi bat, Rosmertari eskinitako idazkun bat eman duena.[6]

Beste santutegi zabal eta konplexu bat egon Alemaniako Ihn herrian, Wallerfangen udalerrian, Frantziaren mugatik oso gertu. Bertan aurkitu diren idazkunek Sirona, Rosmerta eta Apolo aipatzen dute, bait eta Merkurio eta Minerva ere, eta ur sendagarriak zituen iturri bat zegoen.[7]

Izena galiar hizkuntzaren erroekin aztertuz gero, Smert hitzarekin lotu daiteke, hornitzailea edo mezularia esan nahi duena, eta beste hitz batzuetan ere aurki daiteke antzeko erroa, hala nola Ad-smerio, Smertu-litani, Smerius, Σμερο, Smertae, Smertus, eta abar. Ro- "asko, handi edo nagusi" esan nahi duen morfema aldatzaile bat da, eta konbinazio hauetan ikus daiteke horixe bera: Ro-bili ('onena'), Ro-cabalus ('zaldi handia') eta Ρο-βιος ('bizitza handia') (Delamarre pp. 261-2). -a atzizkia Galian ohikoa zen emakumezko izenentzako morfema singularra da. Beraz, esanahia Hornitzaile Handia izango litzateke eta oso ondo egokitzen da jainko gisa dituen atributuetara.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Rosmerta» Oxford Reference.
  2. Bémont, Colette. (1960). «Rosmerta» Études celtiques 9 (1): 29–43.  doi:10.3406/ecelt.1960.1335. (kontsulta data: 2026-01-05).
  3. Barrière, Vivien. (2020). «Le site antique des Vaux-de-la-Celle à Genainville Vivien Barrière» Amis du Vexin français (Hal OpenScience) 75: 22-33..
  4. (Frantsesez) Terrain de fouille : une école en chantiers – Activités culturelles et scientifiques menées par CY et l'AEVA autour de l'archéologie. 2025-03-29 (kontsulta data: 2026-01-05).
  5. «Rosmerta Temple (Andernach, DE): 1000597» romeresearchgroup.org (kontsulta data: 2026-01-05).
  6. Jean-Marc Gachelin “Une déesse gauloise au Musée de Berck” Memoire d'Opale
  7. «Le sanctuaire d'Ihn | archeographe» archeographe.net (kontsulta data: 2026-01-05).
  • Delamarre, X. (2003). Dictionaire de la Langue Gauloise. 2nd edition Paris, Editions Errance. ISBN 2-87772-237-6
  • Deyts, S. (1992) Images des dieux de la gaule. Paris, Editions Errance. ISBN 2-87772-067-5
  • Jufer, N. and T. Luginbühl (2001) Répertoire des dieux gaulois. Paris, Editions Errance. ISBN 2-87772-200-7

Bibliografia osagarria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]