Rossioko tren geltokia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Rossioko tren geltokia
EstacaoRossioLisboa.JPG
Aurrealdea.
<mapframe>: The JSON content is not valid GeoJSON+simplestyle. The first validation error is on the element "/1/query": "The property query is required".
Kokapena
UdalerriaLisboa,  Portugal
Geltokiaren datuak
Irekiera1891

Rossioko tren geltokia (portugesez: Estação de Caminhos de Ferro do Rossio) Portugalgo Lisboa hiriburuko tren geltoki ezaguna da, Rossio enparantzan kokaturik dagoena. Sintrarako trena hartzen da bertan.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

José Luís Monteiro arkitekto portugaldarrak eraiki zuen 1886 eta 1887 urteen artean, Rossio enparantzaren ipar-mendebaldeko erpinean. 1890an eraiki zen tunela ordurarteko Portugalgo injeniaritza lan garrantzitsuena izan zen. Hasiera batean Estação Central (Erdiguneko geltokia) izena izan zuen eta 1957 artean Lisboako tren geltoki nagusia izan zen.

Arkitektura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVI mendeko Portugalgo oparotasun garaia gogorarazi nahian neo manueldar estiloan diseinatu zen tren geltokia. Elementurik aipagarrienak sarreran dauden ferra itxurako ate biak, dorre txiki batean dagoen erlojua eta eskultura ornidura sarria dira.

Barnealdea belgiar konpainia batek egin zuen burnizko sare itxura emanez.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]