Rosslyn kapera

Koordenatuak: 55°51′19″N 3°09′36″W / 55.8554°N 3.1599°W / 55.8554; -3.1599
Wikipedia, Entziklopedia askea
Rosslyn kapera
Kaperaren kanpoaldeko ikuspegia.
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
Eskoziako kontseilu guneaMidlothian
Koordenatuak55°51′19″N 3°09′36″W / 55.8554°N 3.1599°W / 55.8554; -3.1599
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1446
Izenaren jatorriaMateo
Erlijioaanglikanismoa
ElizbarrutiaDiocese of Edinburgh (en) Itzuli
IzenaMateo
Arkitektura
ArkitektoaWilliam Sinclair, 1st Earl of Caithness (en) Itzuli
Estiloaarkitektura gotikoa
Ondarea
LB13028
Webgune ofiziala

Rosslyn kapera (ingelesez Rosslyn Chapel) Eskoziako Midlothian konderriko Roslin udalerrian dagoen eliza bat da, Roslin gazteluaren alboan. Dan Brown estatubatuar idazlearen Da Vinci Kodea eleberrian agertu zenetik nahiko eraikin ospetsua eta bisitatua bilakatu da. A mailako eraikina izendaturik dago.

Eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapera 1440an eraikitzen hasi zen, ofizialki 1446an inaurugatu zelarik, halere bere amaiera hogeitamalau urtez berandutu zen. Kaperaren diseinatzailea Gilen Saintclair izan zen, Caithnesseko kondea, hau normandiar jatorriko Sinclair Familia eskoziarreko kide bat izan zelarik.

Hasiera batean kolegiata bat izateko proiektatua izan zen (San Mateoren Kolegiata Kapera), baina azkenean kapera batean gelditu zen. Gaur egungo eraikina amaitzeko berrogei urte behar izan ziren. Bertan Bibliaren eszena asko ikus daitezke: Edenaren lorategia, Aingeru Eroria edota Gurutziltzatzearen irudiak masoien inguruko irudi paganoekin batera loturik daude. Azken honen adibidez, Ikaslearen Zutabe ospetsua da, korua kaperaren erdialdeko nabetik banatzen duten hiru zutabeetako bat.

Kondairak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikaslearen zutabearen kondaira[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikaslearen Zutabea.

Eraikin hau kondaira ugariz betea dago, ziurrenik denetan ospetsuena Ikaslearen Zutarriaren kondaira delarik, kondaira honen inguruan kaperaren hargina eta bere ikaslea daude. Hone arabera, hargina zutabe bat sortu eta eraikitzeko inspirazioa topatzeko helburuz Erromara joan omen zen. Bienbitartean, ikasleak zutabea jada amaitua ikus zezakeen amets bat izan zuen, ondorioz denbora galdu gabe hura eraikitzeari ekin ziolarik. Hargina Erromatik itzuli eta zutabea amaitua ikusi zuen. Zutabe haren eraikitzearen arduraduna nor izan zen galdetu eta ikaslea izan zela erantzun ziotenean, harginak amorruaren ondorioz mailu bat hartu eta ikaslea kolpeka hil omen zuen.

Artoa eta Ameriketaren deskubrimenduaren kondaira[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bestalde, eraikin honetako grabatuetako batzuk artaburuak ote diren uste da, honen inguruan Henrike I. Sinclairrekoa, Orkadetako kondea, Islandia eta Groenlandiako ibilbidea eginez Ameriketan egona izanaren kondaira sortu zen, hain zuzen ere, Kristobal Kolon kontinente hura deskubritu baino 100 urte lehenago iritsiko delarik.

Bitxikeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun, eraikinaren inguruan siniskera, esoterismo eta ufologiaren inguruko iritzi eta uste ugari ere badaude: jende askok kapera honetako eskulturak beste dimentsioen atariak direla baiestatzen dute, bertako batzuk inguruan Objektu Hegalari Ezezagunak ikus izan dituztela aipatu izan dute,

Literatura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dan Brown estatubatuar idazlearen Da Vinci Kodea eleberriaren amaiera eraikin honetan girotua dago, Graal Santua edo Kristoren Edalontziaren bilaketan leku garrantzitsua delarik.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]