Rotako auzitegia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Rotako auzitegia
Datuak
Motatribunal of the Roman Curia (en) Itzuli eta apelazio-auzitegia
HerrialdeaVatikano Hiria
Eskumendekoak
Agintea
ZuzendariaPio Vito Pinto (en) Itzuli eta Alejandro Arellano Cedillo (en) Itzuli
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1171
webgune ofiziala
Artikulu hau auzitegiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Rota (argipena)».

Rotako auzitegia[1] edo erromatar Rota[2] (ofizialki latinez: Tribunal Apostolicum Rota Romanae, euskaraz: «Erromatar Rota auzitegi-apostolikoa») Eliza katolikoak, beheragoko mailako eliza barrutietako auzitegiek emandako sententzien kontra auzitan gora jotako gaiak epaitzeko, Vatikano hirian duen auzitegia da.

Auzitegiak hamar epaile ditu; Aita Santuak izendatzen ditu eta apaizak eta Elizaren zuzenbidean doktoreak izan behar dute, haien artean zaharrena epaile nagusi dela. Badu salatzaile bat, Aita Santuak izendatua hura ere, abokatuak, maiz laikoak direnak, eta idazkari bat. Rota auzitegiaren sententzia bat epaitutako auzitzat jotzen ez denean, erabaki horren aurka bigarren edo hirugarren aldiz aurkez daitezke beste epaile batzuek epai dezaten.

Madrilen bada beste Rota auzitegi bat, Espainian emandako sententziak epaitzen dituena, baina ez da goi mailako auzitegia eta, beraz, haren sententzien aurka Erromako Rota auzitegira jo daiteke.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2000]
  2. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2018]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]