Rote Zora

Wikipedia, Entziklopedia askea
Rote Zora
Datuak
Motaerakunde politikoa eta terror cell (en) Itzuli
HerrialdeaAlemania
Ideologiafeminismoa
Kokapen politikoaezker politiko
Jarduera
Honen parteZelula Iraultzaileak
Historia
Sorrera1974
Desagerpena1995

Rote Zora, 1977 urtean Alemanian sortutako emakume feministen talde armatua izan zen.

Taldearen izenak "Zora Gorria" esan nahi du euskaraz, eta Kurt Held idazlearen umeentzako ipuin batean oinarritua dago.

1977ko apirilaren 28an ezagutzera eman zen taldea, Medikuen Ganbera Federalaren Koloniako Karlsruhe hiriko egoitzan bonba bat leherrarazita. Abortua zigortzen zuen lege baten aurkako ekintza izan zen, Medikuen Ganberak lege horren erreformaren aurka egin baitzuen. Zelula Iraultzaileen barneko erakundea zen hasiera batean, baina gero bereizi egin ziren.[1]

45 eraso ekintza egin zituen taldeak bere ibilbidean zehar, gehienak, enpresa eta enpresarien aurkako lehergailuak izan ziren. Ekintzek ez zuten zauritutako biktimarik sortu.

1990eko hamarkadako erdialderaino iraun zuen. Taldearen azken ekintza 1994an izan zen, eta 1996an taldea desegiten zela iragarri zuten. Ez zuten inoiz kartzelan kiderik izan.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]