Rouengo Boieldieu zubia, eguraldi hezeaz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Rouengo Boieldieu zubia, eguraldi hezeaz
(Le Pont Boieldieu à Rouen, temps mouillé)
Jatorria
Sortzailea(k)Camille Pissarro
Sorrera-urtea1896
Mugimenduainpresionismoa
neo-impressionism (en) Itzuli
Ezaugarriak
Materiala(k)Margo-oihala eta olio-pintura
Dimentsioak73,6 (altuera) × 91,4 (zabalera) cm
Genero artistikoahiri-paisaia
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Iconclass25I1451
Kokapena
LekuaOntarioko Arte Galeria
BildumaOntarioko Arte Galeria
Inbentarioa2415

Rouengo Boieldieu zubia, eguraldi hezeaz (frantsesez, Le Pont Boieldieu à Rouen, temps mouillé) margolana Camille Pissarro margolari frantsesak 1896an egindako margoa da. Rouen hiriko Sena gaineko zubi ezaguna jaso zuen hemen; zubi hori 1940an, gerran, botata izan zen. Margolan hau Pissarrok industria-portuei eskaini zien sail baten barruan kokatu behar da.

Azterketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Margolanean jasotako zubia 1885ean amaitu zen. Hemen hiri modernoaren zalaparta eta aurrerapenak erakutsi nahi zituen, modu batez margolaritza tradizionala gaindituz. Horrek guztiak tximinien, kearen eta langileen aktibitateak justifikatzen ditu. Pissarrorentzat eguraldi desberdinak erakustea ere garrantzitsua zen;[1] honetan eguraldi hezea, euritsua ikus daiteke eta, horren ondorioz, koloreek indarra eta defizioa galdu egin dute.

Jatorrizko zubiaren argazkia.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]