Rous sarkomaren birus
| Rous sarkomaren birus | |
|---|---|
| Sailkapen zientifikoa | |
| Erreinua | Pararnavirae |
| Filuma | Artverviricota |
| Klasea | Revtraviricetes |
| Ordena | Ortervirales |
| Familia | Retroviridae |
| Generoa | Alpharetrovirus |
| Espeziea | Rous sarcoma virus [[|]] |
Rous sarkomaren birusa (RSV, ingelesezko sigletan) Peyton Rous mikrobiologo estatubatuarrak 1911n aurkitutako birusa da, erretrobirusa, oiloetan minbizi mota bat (sarkoma bat, hots, ehun konektiboaren minbizia) eragiten duena. Birus hau izan zen deskribatu zen lehen birus onkogenikoetako bat [1].
Erretrobirus guztien antzera, Rous sarkomaren birusak, zelula bat infektatzerakoan, alderantzizko transkriptasaren bidez bere material genetikoa (RNA) DNA bihurtzen du. Zelula ostalariaren genoman DNA birikoa integratzen da gero. DNA birikoan onkogene bat dago, src izenekoa, zelula ostalariaren transformazio gaiztoa eragiten duena eta tumore bat sortuko duena [2].
Rous sarkomaren birusak polaritate positiboko RNA du material genetiko gisa. Kapsidearen gainetik glikoproteinaz osatutako estalki bat dauka.
Lau gene ditu RSVk: gag genea, kapsidearen proteinak kodetzen dituena; pol genea, alderantzizko transkriptasa kodetzen duena; env genea, estalkiaren proteinak kodetzen dituena eta src genea, onkogenea dena [3].
1980az geroztik birus honen src genearen ikerketak asko lagundu du giza onkogeneen funtzionamendua ulertzen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Weiss RA; Vogt PK (2011ko azaroa): 100 years of Rous sarcoma virus J. Exp. Med. 208 (12): 2351-5
- ↑ Ingraham, J. eta Ingraham, C. : Introducción a la microbiología, Vol. 1, Ed. Reverté, (2008), 321-322 orr. ISBN: 84-291-1870-5
- ↑ Madigan M.T., Martinko J.M., Parker J. Brock Mikroorganismoen biologia (2007) E.H.U-ak euskaratua: 281-282 orr. ISBN: 978-84-9860-026-1.