Roy Acuff

Wikipedia, Entziklopedia askea
Roy Acuff
Roy Acuff 1950.JPG
Bizitza
Izen osoaRoy Claxton Acuff
JaiotzaMaynardville (Tennessee)1903ko irailaren 15a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaNashville1992ko azaroaren 23a (89 urte)
Hobiratze lekuaTennessee
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Hezkuntza
HeziketaCentral High School (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakabeslaria, egile abeslaria, musikagilea, music publisher (en) Itzuli, politikaria eta biolin-jotzailea
Jasotako sariak
Genero artistikoacountrya
Musika instrumentuabiolina
fiddlea
ahotsa
DiskoetxeaConqueror Records (en) Itzuli
Columbia Records
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaAmeriketako Estatu Batuetako Alderdi Errepublikanoa

IMDB: nm0010334 Musicbrainz: d7db24ec-d95b-409a-9841-afd946701435 Discogs: 572865 Allmusic: mn0000848784 Find a Grave: 1435 Edit the value on Wikidata

Roy Claxton Acuff (Maynardsville, Tennessee, AEB, 1903ko irailaren 15a - Nashville, Tennessee, AEB, 1992ko azaroaren 23a) estatubatuar abeslari, biolin-jotzaile eta abesti-idazlea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Country musikako errege izan zen urte askoan, Nashvilleko Grand Ole Opry jaialdian. Beisbolean aritu zen gaztetan, eta, istripu baten ondoren, bere kasa hasi zen jotzen; gero, The Tennessee Crackerjacks taldea sortu zuen; talde hori The Crazy Tennesseans bihurtu zen hurrena, eta The Smoky Mountain Boys, azkenik.

Acuffen tenor ahots ozen ederrak, haren abesteko era gospel-zuri sentiberak liluratu egiten zituen entzuleak. Acuffen abesti aipagarri batzuk: The Great Speckled Bird, Wabash, Cannonball, Wreck on the Highway, Night Train to Memphis, Fireball, Mail, Pins and Needles, The Precious Jewel, Steamboat Whistle Blues, The Great Shining Light, The Broken Heart, It´s Too Late to Worry eta Anymore.

1962an, 25 milioi disko saldu ondoren, Country Musikako Ohorezko Etxeko lehen kide bizi aukeratu zuten. Bizitzako Lorpenen Saria ere bereganatu zuen, 1987an, eta Arteetako Nazio domina, 1991n.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]