Roya Piraei

Wikipedia, Entziklopedia askea
Roya Piraei
Bizitza
Jaiotza1997 (26/27 urte)
Herrialdea Iran
Jarduerak
Jarduerakaktibista eta emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea
Jasotako sariak

Roya Piraei (1997) Mahsa Aminiren heriotza salatzeko protestak nazioartekotzeko lan egin duen aktibista iraniarra da..[1]

2022ko irailaren 20an, bere amak, Minoo Majidik, 62 urtekoak, Kermanshahen manifestazio batean parte hartu zuen gobernuaren aurka, Mahsa Amini hil eta segurtasun indarrek tiroz hil ostean egindako protesten testuinguruan, 167 perdigoi jaurti zizkioten. [2] Gertaera horien ondoren, birala egin zen Roya Piraeiren argazki bat, burua larru-arras moztua, kamerari desafio eginez, ilea eskuetan, amaren hilobiaren ondoan. [1] [3] Gertaera hauen ostean Frantziara erbesteratu behar izan zen. [2] Harrezkero hainbat ekintza burutu ditu nazioarteko laguntzak bilatzeko, hala nola, Frantziako presidente Emmanuel Macronekin bilera bat [1] [4] edo Angelina Jolie-rekin Time aldizkarirako elkarrizketa bat. [5]

2022an BBCren 100 emakume inspiratzaileenen zerrendan sartu zen. [1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]