Royal College of Music
Royal College of Music | |
---|---|
Royal College of Music | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Ingalaterra |
Ingalaterrako eskualdea | Londresko eskualdea |
Ingalaterrako konderri zeremoniala | Londres Handia |
Londresen banaketa administratiboa | Kensington eta Chelsea |
Koordenatuak | 51°29′59″N 0°10′37″W / 51.4997°N 0.1769°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1882 |
Ordezkatzen du | National Training School for Music (en) |
Kontaktua | |
Helbidea | Royal College of Music, Prince Consort Road, London, SW7 2BS |
Telefonoa | tel:+44-20-7589-3643 eta tel:+44-2075893643 |
Webgune ofiziala | |
Royal College of Music (Musika Errege Elkargoa ) Kensingtonen (Londres) dagoen prestigio handiko musika eskola da. Eskola 1882an ireki zen. Eskolak mendebaldeko musika klasikoa irakasten du. Halaber, publikoari irekitako musika eta musika tresnen museoa du.[1] Magister Musicae (Musika Eskola Birtuala) proiektuaren partaidea da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eskolaren sortzailea Galesko printzea izan zen, gero Eduardo VII.a izango zena. Arthur Blomfieldek diseinatu zuen eraikina eta eskola 1882an sortu zen, 1883an ateak irekitzeko. Eskola berriak National Training School for Music erakundea ordezkatu zuen. Lehen zuzendaria George Grove izan zen. 1884an eskola lekuz aldatu zen, gaur egungo egoitzara. Egoitz berria Albertopolis auzoan zen, Imperial College Londondik gertu, Royal Albert Hallen aurrez aurre. Urte horretan, 1884an, Hubert Parry zuzendari izendatu zuten; postuan 1918 arte egon zen.[2]
Erakundearen zuzendariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Sir George Grove (1882)
- Sir Hubert Parry (1895)
- Sir Hugh Allen (1918)
- Sir George Dyson (1938)
- Sir Ernest Bullock (1953)
- Sir Keith Falkner (1960)
- Sir David Willcocks (1974)
- Michael Gough Matthews (1985)
- Dame Janet Ritterman (1993)
- Colin Lawson (2005 geroztik)
Ikasle garrantzitsuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ralph Vaughan Williams (1872-1958), musikagile.
- Gustav Holst (1874-1934), musikagile.
- Rutland Boughton (1878-1960), musikagile.
- John Ireland (1879-1962), musikagile eta piano-jotzaile.
- Leopold Stokowski (1882-1977), orkesta zuzendari.
- George Butterworth (1885-1916), musikagile..
- Arthur Bliss (1891-1975), musikagile.
- Eugène Goossens (1893-1962), orkesta zuzendari.
- Noel Gay (1898-1954), abesti musikagile.
- Constant Lambert (1905-1951), musikagile..
- Michael Tippett (1905-1998), musikagile..
- Peter Pears (1910-1986), abeslari.
- Benjamin Britten (1913-1976), musikagile..
- Charles Groves (1915-1992), orkesta zuzendari.
- Malcolm Arnold (1921-2006), musikagile.
- Neville Marriner (1924-2016), orkesta zuzendari.
- Joan Sutherland (1926-2010), abeslari.
- Colin Davis (1927-2013), orkesta zuzendari.
- Julian Bream (1933-2020), gitarra jotzaile.
- James Galway (1939), txirula jotzaile.
- John Williams (1941), gitarra-jotzaile.
- Thomas Allen (1944), abeslaria.
- Andrew Davis (1944), orkesta zuzendaria.
- Lance Dossor (1916), piano-jotzaile.
- John Lill (1944), piano-jotzaile.
- Trevor Pinnock (nacido en 1946), klabizenbalo-jotzaile eta orkesta zuzendari.
- David Helfgott (nacido en 1947), piano-jotzaile.
- Andrew Lloyd Webber (nacido en 1948), musikagile.
- Mark-Anthony Turnage (nacido en 1960), musikagile.
- Michael Holbrook Penniman (Mika) (1983), piano-jotzaile eta kantautore.
- James Hornor (1953), orkesta zuzendari.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez):Royal College of Musicen webgune ofiziala.
- (Ingelesez):YouTubeko kanal ofiziala.
- (Ingelesez):Royal College of Music Google Cultural Instituten.