Royal Mile

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Royal Mile
High Street, Edinburgh.JPG
Royal Mile hemen kokatua: Edinburgh
Royal Mile
Royal Mile
Royal Mile (Edinburgh)
Kokapena
Herrialdea  Eskozia
Herria Edinburgh
Helbidea Edinburgheko Hiri Zaharra
Koordenatuak 55° 57′ 02″ N, 3° 11′ 08″ W / 55.950555555556°N,3.1855555555556°W / 55.950555555556; -3.1855555555556Koordenatuak: 55° 57′ 02″ N, 3° 11′ 08″ W / 55.950555555556°N,3.1855555555556°W / 55.950555555556; -3.1855555555556
Arkitektura

Royal Mile kaleak Edinburgheko gaztelua eta Holyrood jauregia lotzen ditu eta Edinburgheko Alde Zaharraren bihotz-bihotzean kokatzen da. Royal Mile ibilbideak luzez 1,8 km ditu edo zehatzagoak izatekotan eskoziar mila 1 (hau baita kalearen neurria). Royal Mile kalea Aintzineko Hiriaren (Old Town) erakarpen gune nagusiena da eta Hiri Berriko (New Town) Princes Street kalearekin lehiatzen da.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztelutik Holyrood jauregirako jeitsieran lau gune edo auzune nabarmentzen dira: Castlehill, Lawnmarket, High Street eta Canongate.

Castlehill[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Edinburgheko gazteluan du hasiera. Gazteluaren enparantza 1753tik desfileak egiteko erabiltzen zen eta 1816an zabaldu eta apaingarriak ezarri zizkioten. Enparantza bera A mailako eraikin izendaturik dauka Historic Scotland erakundeak. Handik behera jeisten den kale adokinatua Castlehill da. Bertako eraikin aipagarriena Tolbooth-Highland-St John's eliza da, gaur egun Edinburgheko Jaialdia antolatzen duen elkartearen egoitza dena.

Lawnmarket[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lawnmarket hasiera batean High Streeten goiko zatia zen baina 1477an bere izaera propioa lortu zuen. Bertan merkatua ospatzen zen baina gaur egun turistentzako oroigarriak saltzen dituzten dendez beteta dago. Iparraldean Gladstone's Land XVII mendeko merkatarien udaletxea dago, hegoaldean berriz herbeheretar estiloko fatxadak dituzten XVII mendeko etxeak daude. Eskoziako Epaitegiaren eraikina ere bertan dago. Lady Stair's Close kale motza pasata Eskoziako Idazleen Museoa dago.

High Street[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hegoaldeko ertzaren heren bat Parliament Square-k hartzen du, izan ere bertan egon baitzen 1630 eta 1707 artean Eskoziak izan zuen Parlamentu zaharra, Ingalaterrarekiko Batasun Agiria sinatu zen arte. Kale nagusia izanik bertan daude San Giles katedrala eta Edinburgheko udaletxea, bai eta Old Tolbooth udaletxe zaharra ere. Mercat Cross bidegurutzean Erregearen proklamak eta abisuak irakurtzen ziren.

Eraikin ezagunenetako bat ordea John Knox House da. XVI mendeko John Knox erreformalari protestantea bizi izan zen etxea da. Honen ondoan egon zen Edinburghera sartzeko ate nagusia, Netherbow Port izenekoa. 1764an eraitsi zuten trafikoa oztopatzen zuelako.

Cannongate[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1856 arte burgo independientea izan zen, hortik bere izena, "kanonigoen atea", izan ere Holyrood abadiako monje agustindarren herria baitzen. Moray House eta akademia, Canongate Tolbooth (udaletxe zaharra) eta Canongateko eliza daude kale ertzean. Bukaeran Eskoziako Parlamentu Berria dago.

Abbey Strand kale laburrak Holyrood jauregira eramaten du.

Close-ak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Royal Mile ertzetan hainbat kale txiki daude, Edinburghen "close" izena hartzen dutenak. Hona hemen zerrenda:

  • Castlehill:
    • Hegoaldean:
      • Castle Wynd
      • Old Distillery Close
      • Boswell's Court
    • Iparraldean:
      • Skinner's Close
      • Semple's Close
      • Jollie's Close
  • Lawnmarket:
    • Hegoaldean:
      • Riddle's Court
      • Fisher's Close
      • Brodie's Close
      • Buchanan's Close
    • Iparraldean:
      • Mylne's Court
      • James Court
      • Lady Stair's Close
      • Wardrop's Close
  • High Street:
    • Hegoaldean:
      • Barrie's Close
      • Old Fishmarket Close
      • Borthwick's Close
      • Old Assembly Close
      • Burnet's Close
      • Bell's Wynd
      • New Assembly Close
      • Stevenlaw's Close
      • Marlin's Close
      • Dickson's Close
      • Cant's Close
      • Melrose Close
      • Toddrick's Close
      • South Gray's Close
      • Hyndford's Close
      • Fountain Close
      • Tweeddale Court
      • World's End Close
  • High Street:
    • Iparraldean:
      • Byer's Close
      • Advocate's Close
      • Roxburgh Close
      • Writer's Close
      • Mary King's Close
      • Craig's Close
      • Anchor Close
      • Geddes Entry
      • North Foulis Cose
      • Old Stamp Office Close
      • Lyon's Close
      • Jackson's Close
      • Fleshmarket Cose
      • Carrubber's Close
      • Bishop's Close
      • North Gray's Close
      • Morrison's Close
      • Baillie Fyfe's Close
      • Paisley Close
      • Calmer's Close
      • Monteith's Close
      • Trunk's Close
      • Baron Maules Close
  • Canongate:
    • Hegoaldean:
      • Gullan's Close
      • Gibb's Close
      • Pirrie's Close
      • Old Playhouse Close
      • Sugarhouse Close
      • Bakehouse Close
      • Wilson's Close
      • Cooper's Close
      • Crichton's Close
      • Bull's Close
      • Reid's Close
      • Vallence's Close
    • Iparraldean:
      • Midcommon Close
      • Bowling Green Close
      • Old Toolboth Wynd
      • Dunbar's Close
      • Panmure Close
      • Brown's Court
      • Lochend Close
      • Gladstone's Court
      • Reid's Court
      • Campell's Close
      • Brown's Close
      • Forsyth's Close
      • Galloway's Entry
      • White Horse Close
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Royal Mile Aldatu lotura Wikidatan