Rubén Cedeño

Wikipedia, Entziklopedia askea
Rubén Cedeño

Bizitza
JaiotzaCaracas1952ko maiatzaren 21a (71 urte)
Herrialdea Venezuela
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, musikagilea, idazlea eta abeslaria

Ruben Cedeño (Caracas, 1952ko maiatzaren 21a - ) musikagile, margolari, idazle, konferentziagile eta metafisikoa, munduan ehundaka metafisika taldeen sortzailea. Conny Mendezen zuzeneko ikaslea izan zen. Bere heziketaren mezu nagusiak pentsamendu positiboa, norbere barne izakiarekin topaketa, Jaungoikoaren Zazpi Aspektuak eta barkamenaren praktika, Errukiaren Maitasuna eta erlijio handi guztietako santu eta maisuak ezagutzera ematea dira. Idazle Emankorra, Venezuelako Idasle eta Konpositore Elkarteko kidea. 310 liberuren autorea, batez ere metafisika eta buddhismoa, musika, Santu bizitza eta Maisuen inguruko gaiak jorratzen dituelarik eta 22 argitaletxe inguruk argitaratuak izanik, tartean "Kier" dagoelarik. Bere liburuak itzulita daude eta italieraz, ingeleraz, portugesez eta frantsesez argitaratuak. 75 herrialde inguruko eskualde arkeologiko, tenplu eta leku sakratuei buruzko grabaketa eta dokumental hezitzaileen autorea, Kalifornian Loto Doradok, Argentinako Editorial Plateada eta Rowena Victory Caracasko Argitaletxeak argitaratuak.

Caracaseko Juan Manuel Olivares Musika Eskolako Hezkuntza Ministerioak graduatua. Konpostelako Musika Kurtso Unibertsitario batean ikasi zuen Maria Oran sopranoarekin eta pianora lagundua izan zen Federico Mompou konpositore katalanaz eta Hungariako Zóltan Kodály kontserbatorioan ikasi zuen. Ezaguna da literatura musikalaren barruan lehen eta bigarren haurtzarorako egindako obra akademikoengatik, Venezuelako delinkuentzia prebentzio programetan haurzaro organismo babeslearentzat konposatuak, bertan ondorengoak aurkitzen direlarik: "Misa de mi Tierra", lehen aldiz Lebrun Kardinalak egindako elizkizuna eta Luís Herrera Campins Errepublikako Presidentearen asistentziaren aurrean burutua; "Canta Infantil Simón Bolivar" Simón Bolívar Askatzailearen Jaioteguneko 200.urteko oroitzapen lana; "Oratorio Infantil de Navidad" eta "Suite Abiliana".

Bere lanagatik esker ona jaso du Venezulako hezkuntza instituzio eta beste hainbat herrialdeengandik, besteak beste: Mexikoko Indar Armatuak 2004. urtean; Montevideo-Uruguay-ko Jauregi Legegilea 2007an; Cabala Aldizkariko erreportari Onena 2002an. Bere izena Venezuelako Musila Entziklopedian agertzen da. Hitzaldiak ematen ditu munduan zehar, Europa, Asia eta Amerika kontinente osoan, non telebista eta irratietako hainbat elkarrizketen objektua den. Bere lana onura ekonomkorik bereganatu gabe burutzen du, eta promozio pertsonalik ere ez du jasotzen.