Edukira joan

Ruby Payne-Scott

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ruby Payne-Scott

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakRuby Violet Payne-Scott
JaiotzaGrafton (en) Itzuli1912ko maiatzaren 28a
Herrialdea Australia
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaMortdale (en) Itzuli1981eko maiatzaren 25a (68 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaSydneyko Unibertsitatea
Sydney Girls High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakfisikaria, astronomoa eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Commonwealth Scientific and Industrial Research Organisation (en) Itzuli  1951)
Danebank – An Anglican School For Girls (en) Itzuli

Ruby Violet Payne-Scott (Grafton, 1912ko maiatzaren 28a - Mortdale, 1981eko maiatzaren 25a) fisikari eta astronomo australiarra izan zen, erradiofisikaren eta irrati-astronomiaren aitzindarietako bat.

Payne-Scott 1912ko maiatzaren 28an jaio zen Grafton-en, Hegoaldeko Gales Berrian, Cyril Payne-Scott eta Amy Neale-ren alaba izan zen. Geroago, Sydneyra joan zen bere izebarekin bizitzera.

Penrith-ko Lehen Hezkuntzako ikastolara joan zen 1921etik 1924ra arte. Cleveland-Street Girls' High School bigarren hezkuntzako ikastetxean ikasi zuen 1925etik 1926ra arte. Bigarren hezkuntza Sidney Girls High Shool ikastetxean amaitu zuen. Selektibitatean ohorezko matrikula lortu zuen matematiketan eta botanikan. Bi beka jaso zituen Sydney-ko Unibertsitatean ikasteko, non fisika, kimika, matematika eta botanika ikasi zituen.

Sydneyko unibertsitatean eta Commonwealth Scientific and Industrial Research Organisation delakoan ikertzaile aritu zen, besteak beste.

Ikertzaile karrera alde batera utzi behar izan zuen haurdun geratu zenean (amatasun baimenik ez zen garai hartan). Gerora, irakasle aritu zen Sidneyko emakumeentzako eskola batean.

Ruby Mortdalen hil zen, 1981eko maiatzaren 25ean, 69 urte bete baino hiru egun lehenago. Azken urteetan alzheimerra ukan zuen.

Australiak izan duen fisikari garrantzitsuenetarikoa da. Gainera, irrati-astronomia posible zela kontsideratu zuen lehenetariko pertsona izan zen munduan, eta beraz, gaur egungo zientzia modernoaren aitzindarietako bat da. Sarritan, emakume bakarra zen Sydneyko Unibertsitateko klaseetan.

1936. urtean ikerketa egin zuen William H. Love-rekin Sydneyko Unibertsitateko Minbizi Ikerketa-Laborategian. Elkarrekin zehaztu zuten lurraren magnetismoak eragin gutxi edo eraginik ez zuela munduan bizi ziren izakien bizi prozesuan. Hori txitoen enbrioiak lurraren magnetismoaren indarra 5000 aldiz biderkatzen zuen magentismo eremuetan jarriz ikertu zuten. Lurraren eremu magnetikoak gizakiengan eragin zuzena zuelako ustea urte luzez egon zen hedatua, eta lo egiteko gorputza meridianoen norabidean ezartzen zuen jendea ere bazen.

Bigarren mundu gerran zehar radarraren ikerketa eta garapenean lanean aritu zen. Beranduago, garai hartan ikasitakoa aplikatu zuen eguzkiaren gainazaleko leherketak aztertzeko. Horrela, irrati-astronomiaren aitzindarietako bat bihurtu zen.