Rudolf Holsti
Eino Rudolf Woldemar Holsti (Jyväskylä, 1881eko urriaren 8a – Palo Alto, Kalifornia, 1945eko abuztuaren 3) finlandiar politikari, diplomazialari eta kazetaria izan zen.
1913tik 1918ra Finlandiako Alderdi Gaztearen hautagaitzan diputatu izan zen eta 1919tik aurrera Alderdi Nazional Aurrerakoiaren ordezkari. Kanpo Arazoetako ministroa izan zen 1919tik 1922ra eta 1936tik 1938ra, baita Finlandiako ordezkaria ere Nazioen Ligan. Finlandiako mugimendu monarkikoaren aurka agertu zen eta demokraziaren defendatzaile sutsua izan zen. Adolf Hitler kritikatu zuen Bigarren Mundu Gerraren hasieran eta britainiarren aldeko politika bultzatu zuen. Hämeenlinna, Lahti eta Helsinkiko hainbat egunkaritan lan egin zuen eta Finlandiako enbaxadorea izan zen Estonian 1923 eta 1927 artean.
Bere azken urteetan Ameriketako Estatu Batuetako Stanford Unibertsitateko irakasle izan zen.