Rudolf Serkin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Rudolf Serkin
Rudolf Serkin 1962c.jpg
Bizitza
Jaiotza Cheb1903ko martxoaren 28a
Herrialdea  Austria
Heriotza Guilford1991ko maiatzaren 8a (88 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzak ingelesa
Lanbidea
Lanbidea piano-jotzailea, musikaria eta musika-irakaslea
Jasotako sariak
Kidetza Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Musika instrumentua pianoa

Rudolf Serkin (Eger, Bohemia, 1903ko martxoaren 28a - Guilford, Vermont, AEB, 1991ko maiatzaren 8a) estatubatuar piano-jotzailea, jatorriz bohemiarra, izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bost urte bete zituenetik, nabarmen ikusi zen Serkin haur prodijioa zela. Vienako Kontserbatorioan egin zituen ikasketak. 1915ean egin zuen debuta Vienako Orkestra Filarmonikoarekin, Mendelssohnen "Lehenengo kontzertua" lanean. Hamazazpi urte zituela, Adolf Busch ezagutu zuen; harreman horrek eragin handia izan zuen Serkinen karreran. Alemaniar biolin-jotzaile handiak bere etxean hartu zuen, eta ganbera-musikara zuzendu zuen. Garai horretan, Marcel Moyse (txirula-jotzailea) eta Aubrey Brainekin (tronpa-jotzailea) "Brandeburgoko bosgarren kontzertua" grabatu zuen.

1933an Adolf eta Hermann Buschekin Suitzara joan zen, eta urte horretan bertan egin zuen debuta Estatu Batuetan. Izugarrizko arrakasta izan zuen, eta Toscaninik bakarlari gisa aritzeko deitu zion 1934 eta 1936an. 1935ean Aldolf Buschen alaba zen Irenerekin ezkondu zen. 1939an Estatu Batuetan hartu zuen bizilekua, eta bertako hiritartasuna hartu zuen. Urte horretatik aurrera, Filadelfiako Curtis Institutuko irakasle gisa aritu zen lanean. 1950ean, Clara Haskilekin batera, Pradeseko Jaialdian parte hartu zuen. Adolf Buschekin batera, 1951n, Marlboroko (Vermont, Estatu Batuak) Jaialdia sortu eta zuzendu zuen. Bertan bildu ziren garai horretako ganbera-musikako musikari handienak. XX. mendeko musikan ere zenbait saio egin zituen Serkinek: McDowellen kontzertua 1938an, Adolf Buschen sonata bat, Martinùren sonata bat (1957) eta A. Schnabelen hirukote bat.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rudolf Serkin Aldatu lotura Wikidatan