Rudolf Virchow

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Rudolf Virchow
Rudolf Ludwig Karl Virchow. Photograph by J. C. Schaarwächte Wellcome V0027292.jpg
Alemaniar Inperioko Reichstageko kidea

Bizitza
Izen osoa Rudolf Ludwig Karl Virchow
Jaiotza Świdwin1821eko urriaren  13a
Herrialdea  Prusiako Erresuma
Lehen hizkuntza alemana
Heriotza Berlin1902ko irailaren  5a (80 urte)
Hobiratze lekua Alter St.-Matthäus-Kirchhof Berlin Itzuli
Heriotza modua : bihotz-gutxiegitasuna
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Berlingo Humboldt Unibertsitatea
Würzburgeko Unibertsitatea
Tesi zuzendaria Johannes Peter Müller
Robert Froriep Itzuli
Doktorego ikaslea(k) Friedrich Daniel von Recklinghausen Itzuli
Eduard von Rindfleisch Itzuli
Robert Koch
Edwin Klebs
Hizkuntzak alemana
Ikaslea(k) Eduard Hitzig Itzuli
Edwin Klebs
Jarduerak
Jarduerak biologoa, antropologoa, paleontologoa, arkeologoa, prehistorialaria, akademikoa, politikaria, medikua, unibertsitateko irakaslea, pathologista Itzuli eta paleoantropologoa
Lantokia(k) Berlin
Enplegatzailea(k) Würzburgeko Unibertsitatea
Berlingo Humboldt Unibertsitatea
Jasotako sariak
Nominazioak
Kidetza Prusiako Zientzien Akademia
Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia
Suediako Zientzien Errege Akademia
San Petersburgoko Zientzien Akademia
Frantziako Zientzien Akademia
Hungariako Zientzien Akademia
Hellenic Philological Society of Constantinople Itzuli
Royal Society
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Zientzien Errusiar Akademia
Royal Swedish Academy of Letters, History and Antiquities Itzuli
XL izeneko Zientzien Akademia Nazionala
Académie Nationale de Médecine Itzuli
Zientzien Bavariar Akademia
Accademia delle Scienze di Torino
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa German Free-minded Party Itzuli
Rudolf Virchow signature.svg

Rudolf Ludwig Karl Virchow (Schivelbein, Pomerania, Prusiako Erresuma, 1821eko urriaren 13a - Berlin, Alemaniar Inperioa, 1902ko irailaren 5a) alemaniar mediku, antropologo, biologialari eta politikaria izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berlinen egin zituen medikuntza-ikasketak. Würzburgeko eta Berlingo unibertsitateetako irakasle eta Prusiako parlamentuko eta Reichstageko diputatu izan zen. 1848an Silesiako tifus exantematikoak eragindako izurritea ikertzeko ardura eman zitzaion. Oso ezagun egin zen gai horri buruz egin zuen txostena, ehundegietako langileen osasun eta gizarte egoera hobetzeko egin zituen eskaerengatik. Zelulen patologiari buruzko ikerketak egin zituen (1850), eta eritasunen jatorria zeluletan dela argitu zuen. Bere teoria Die Cellularpathologie (1862, Zelulen patologia) liburuan argitaratu zuen, eta lan horrek arras aldatu zuen eritasunen ordu arteko ikuspegia. Virchowek zelula oro beste zelula batean duela sorburua agertu zuen, harrezkero klasiko bihurtu den Omnis cellula e cellula aforismoaren bidez. Eritasun askori buruzko ikerketak egin zituen: bera izan zen leuzemia aipatu eta enboliari buruzko argitasunak eman zituen lehena, eta baita, 1846an, neuroglia deskribatu zuen lehena ere.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rudolf Virchow Aldatu lotura Wikidatan