Rufino Arrola

Wikipedia, Entziklopedia askea
Rufino Arrola
Bizitza
JaiotzaLemoiz1909ko maiatzaren 29a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza1996 (86/87 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmusikaria
Genero artistikoatrikitia
Musika instrumentuatrikitia

Rufino Arrola Ibergarai, goitizenaz Andrakako Errementaria (Lemoiz, Bizkaia, 1909ko maiatzaren 29a - 1996) trikitilaria izan zen.[1]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atauneta baserrian jaio zen, Mungiatik gertu dagoen Andraka auzoan (Lemoiz).[1] Hamar bat urterekin hasi zen trikitia jotzen, erromerietan Luis Bastarrikari eta beste trikitilari batzuei begiratuta. Hemezortzi urte zituela utzi zion jotzeari, lan arazoak zirela eta, baina berrogei urte geroago (58 urte zituela) itzuli zen trikiti mundura. Hogei bat aldiz parte hartu zuen txapelketetan.[2] Xabi Aburruzaga trikitilariaren maisua izan zen, bai eta beste askorena ere.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]