Rufino Iraola

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau idazle zaldibiarrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Iraola».
Rufino Iraola
Datu pertsonalak
Izen osoa Rufino Iraola Garmendia
Jaio 1945eko azaroaren 5a (77 urte)
Zaldibia (Gipuzkoa)

Rufino Iraola Garmendia (Zaldibia, Gipuzkoa, 1945eko azaroaren 5a - ) euskal idazle eta bertsozalea da.

Biografia

Bere ibilbide literarioa 1994an hasi zen, Irun Hiria ipuin lehiaketa irabazi zuenean Dena dago zatitxo baten baitan liburuarekin.

2001ean Hire magalean argitaratu zuen. Bertan senar-emaztegai izandako fraide baten eta moja baten arteko harremana kontatzen da haiek elkarri idatzitako gutunen bidez.

Bertsolaritzan aditua da, eta bertsoak idatzi ez ezik, bertsoei buruzko iruzkinak ere egiten ditu. Bertso idazle gisa sari asko irabazitakoa da, eta hainbat egunkari eta aldizkaritan argitaratzen ditu bertsoei buruzko bere iruzkinak. Gainera, epaimahaikide izan da bertsolari txapelketa eta lehiaketa askotan.

Bereak dira Artxanberriren ziriak, Patxi Errotaren ugaritasuna, Jainkoaren ateraldiak (1999) eta Ñañarriri begira (2003) bertsolaritzako liburuak, Zaldiarangoak (2000) kontakizun liburua, Biziaren bisutsak (2000) artikulu-bilduma, eta Abaraska (2000) aforismo liburua.

Lanak

Narrazioa

Artikuluak

Bertsoa

Aforismoak

Kanpo loturak


Erreferentziak