Ruhola Khomeini

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ruhola Khomeini
Portrait of Ruhollah Khomeini By Mohammad Sayyad.jpg
Irango Lider Gorena

1979ko abenduak 3 - 1989ko ekainak 3
Muhammad Reza Shah Pahlavi - Ali Khamenei
Aiatola Handia

Bizitza
Jaiotza Khomeyn1902ko irailaren 24a
Herrialdea  Iran
Heriotza Teheran1989ko ekainaren 3a (86 urte)
Hobiratze lekua Ruhola Khomeiniren mausoleoa
Heriotza modua berezko heriotza: prostatako minbizia
Familia
Ezkontidea(k) Khadijeh Saqafi  (1929 -  1989ko ekainak 3)
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzak persiera
Irakaslea(k) Seyyed Hossein Borujerdi
Jarduerak
Jarduerak politikaria, poeta, religious leaderra, Akhoonda, teologoa eta mistikoa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa islama
Twelversa
Xiismoa
Alderdi politikoa Alderdi Errepublikano Islamiarra
Ruhollah Khomeini signature.png
Ruhola Khomeini

Ruhola Khomeini[1] —jaiotza-izena: Ruhola Musavi Suhufu Ibrahima Musa Khomeini— (persieraz: روح الله خمینی‎‎, ruːholˈlɑːhe χomeiˈniː ahoskatua; Khomein, Iran, 1902ko irailaren 24a - Teheran, Iran, 1989ko ekainaren 3a) politikaria eta Irango xiiten buruzagia izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arak, Isfahan eta Qum hirietako erlijio-eskoletan ikasketak egin eta ulema egin zen 27 urte zituela. Reza Khan shaharekin istilu politikoak izan zituen 1941ean eta Mossadeghen alde agertu zen 1953an. Atxilotuta egon ondoren, 1964an askatu zutenean, berriro aurre egin zion shahari. Turkiara erbesteratu zuten horren ondorioz. Handik irakiar Najaf hiri santura joan zen, 1978 arte. Khomeiniren mezua indar handiz zabaltzen hasi zenez, hango gobernuak Frantziara bidaltzea erabaki zuen. Hala ere, Frantziatik gidatu zituen shaharen aurkako ekintzak, eta shahak atzerrira ihes egin behar izan zuen. Orduan itzuli zen Khomeini Iranera (1979).

Bazarganen agindupeko gobernua osatu zuen, iraultzaren buruzagia izan zen eta Irango Islamiar Errepublika ezarri. Aginpide handia eman zion horrek, baita neurri latzak ezartzeko aukera ere (jendea fusilatu, Estatu Batuetako jatorriko pertsonak bahitu, eta abar). Erlijio-burua izan zen, eta bere esku izan zuen Irango politika.

Gaur egun, haren gorpua Ruhola Khomeiniren mausoleoan dago.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ruhola Khomeini Aldatu lotura Wikidatan