Rukbat

Koordenatuak: Zeruko mapa 19h 23m 53.17483s, −40° 36′ 57.3705″
Wikipedia, Entziklopedia askea
Alpha Sagittarii
Diagram showing star positions and boundaries of the Sagittarius constellation and its surroundings

α Sagittarii (zirkuluan)
Behaketa data
Garaia J2000      Ekinokzioa J2000
Konstelazioa Sagittarius
Igoera zuzena 19h 23m 53.17483s[1]
Deklinazioa −40° 36′ 57.3705″[1]
Itxurazko magnitudea (V)+3.97[2]
Ezaugarriak
Mota espektralaB8 V[3]
U−B kolore indizea−0.33[2]
B−V kolore indizea−0.10[2]
Astrometria
Abiadura erradiala (Rv)−0.7 km/s
Berezko mugimendua (μ) IZ: +30.49[1] mas/u
Dec.: −119.21[1] mas/u
Paralajea (π)17.94 ± 0.22[1] mas
Distantzia182 ± 2 au
(55,7 ± 0,7 pc)
Zehaztasunak
Erradioa2.49 R
Argitasuna60 L
Tenperatura12,370 ± 500 K
Metaltasuna [Fe/H]-0.02 dex
Beste izendapenak
Rukbat, Alrami, α Sagittarii, α Sgr, CPD-40° 8955, FK5 728, GC 26737, HD 181869, HIP 95347, HR 7348, PPM 353699, SAO 325060.
Datubase erreferentziak
SIMBADdata

Alpha Sagittarii (α Sagittarii, Alpha Sgr, α Sgr laburtua) edo Rukbat Sagittarius konstelazioan dagoen +3,97 itxurazko magnitudeko izar bat da. Alfa Bayerren izendapena daraman arren, ez da, inola ere, konstelazio honetako izarrik distiratsuena, baizik eta hamabosgarren distiratsuena. Bere izena, batzuetan Rucba bezala ere idatzia, arabierazko (ركبة) Ar-Rukbah izenetik dator, "belauna" esan nahi duena, arkulariaren gorputzean duen kokapena adieraziz. Alrami bezala ere ezagutzen da, "arkularia" esan nahi duena, konstelazio osoari erreferentzia eginez.

Gure eguzki-sistematik 170 argi-urteko distantziara, Rukbat B8V espektro motako eta 12370 kelvineko tenperatura efektiboko izar zuri-urdinxka bat da. Bere argitasuna gure eguzkiarena baino 112 aldiz handiagoa da. Bere diametroa gure eguzkiarena baino 2,3 aldiz handiagoa eta bere masa gure eguzkiarena baino 3 eta 3,2 aldiz bitartean handiagoa da. Bere metaltasuna gure eguzkiarenaren antzekoa da. Vegaren inguruan aurkitu denaren moduko hauts laino batek inguratzen du (disko formakoa seguruenik). Era berean, x izpien iturri ahul bat da.

Bere espektru azterketak Rukbatek hurbileko lagun bat izan dezakeela adierazten duen arren, orain arte, bere bilaketan ez da halako emaitzarik lortu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e van Leeuwen, Floor. (2007ko azaroa). «Validation of the new Hipparcos reduction» Astronomy and Astrophysics 474 (2): 653–664.  doi:10.1051/0004-6361:20078357. Bibcode2007A&A...474..653V..
  2. a b c Johnson, H. L.; Iriarte, B.; Mitchell, R. I.; Wisniewskj, W. Z.. (1966). «UBVRIJKL photometry of the bright stars» Communications of the Lunar and Planetary Laboratory 4 (99) Bibcode1966CoLPL...4...99J..
  3. Buscombe, W.. (1962). «Spectral classification of Southern fundamental stars» Mount Stromlo Observatory Mimeogram 4 Bibcode1962MtSOM...4....1B..


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]