Rus etnia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Rus (etnia)» orritik birbideratua)
Hizkuntza germanikoak Europan, 900 urtearen inguruan: ekialdeko multzo suediarrak, gaur ingurune baltiko eta eslaviarrak diren lurretan, Rus herriaren kokapenak lirateke.
Rus noble baten hileta (irudikapen erromantikoa), Heinrich Semiradzki, 1883.

Rus edo Ros (eslaviar hizkuntzez: Русь, grezieraz: Ῥῶς (Rhos), arabieraz: الروس‎ (al-Rūs) edo arabieraz: الروسية‎ (al-Rūsiya)) Errusiari izena eman zion herria izan zen.

Haren jatorria ez da oraino behar bezala argitu. Batzuen ustez, ekialdeko eslaviarrekin nahasi zen iparraldeko herri bikingoa zen; beste aditu batzuen arabera, barego bikingoekin nahastu zen hego-ekialdeko herri eslaviarra zen. Nolanahi ere, garbi dago Errusia Zaharraren sorkuntzan zuzenean parte hartu zuela rus herriak.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Finlandieraz eta estonieraz Ruotsi eta Rootsi esaten diote Suediari, gertuen duten herri eskandinaviarrari. Horrekin lotura argia du Rus terminoak, uste baita fino-ugriar herriek bikingo edo eskandinabiarrak deitzeko modu batetik eratortzen dela hitza. Jatorrian atzerago eginez erroan egon daitezke Rođer / rođsmenn terminoak, arraun eta arraunlariak; eskandinaviarren zabalkundea, bai Baltikoan zein egungo lautada eslaviarretan arraun-untziez gertatu baitzen[1].

Rurikiden dinastian ohikoak egin ziren izenen artean ere jatorri eskandinaviarren presentzia ikusten da. Adibidez: Oleg (Helgi), Olga (Helga) eta Igor (Ingvar)[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Errusieraz) «РУСЬ» Словарь Онлайн (Noiz kontsultatua: 2022-01-19).
  2. (Errusieraz) «The Origin of Rus» StudFiles (Noiz kontsultatua: 2022-01-19).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]