Rushmore mendia
Rushmore mendia | |
---|---|
Mount Rushmore | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | ![]() |
Estatua | ![]() |
County of South Dakota | Pennington konderria (Hego Dakota) |
Koordenatuak | 43°52′44″N 103°27′35″W / 43.8789°N 103.4598°W |
![]() | |
Altitudea | 1.745 m, itsas mailaren gainetik |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1927ko martxoaren 3a |
Inaugurazioa | 1941eko urriaren 31 |
Arkitektura | |
Materiala(k) | Granitoa |
Azalera | 5,17 km² |
Webgune ofiziala | |
Mount Rushmore National Memorial granitozko eskultura monumental bat da, Gutzon Borglum artista eta eskultorearena. Black Hills mendietan kokatua dago, Ameriketako Estatu Batuetako Hego Dakotan, Keystone herritik hurbil.
Eskultura horretan 18 metroko luzerarekin irudikatuta agertzen dira Estatu Batuetako lau presidente izandakoen buruak. Zehazki, honako hauenak (ezkerretik eskuinera): George Washington (1732-1799), Thomas Jefferson (1743-1826), Theodore Roosevelt (1858-1919) eta Abraham Lincoln (1809-1865).
Memorial osoak 5,17 kilometro koadroko azalera dauka, eta itsasoaren mailaren gainetik 1745 metrotara dago. Urtero bi milioi pertsona inguru erakartzen ditu, eta National Park Service erakundeak kudeatua da.