Russell-Einstein adierazpena

Wikipedia, Entziklopedia askea
Russell-Einstein adierazpena
Jatorria
Egilea(k)Bertrand Russell
Argitaratze-data1955
Ezaugarriak
Hizkuntzaalemana
Argumentu nagusiaarma nuklearra

Russell-Einstein adierazpena Bertrand Russellek idatzitako testua da. Adierazpena, Londresen, 1955ko uztailaren 9a sinatuta, Albert Einsteinen babesa izan zuen. Testu horren bidez, Gerra Hotzaren egoeran, arma nuklearren arriskua nabarmentzen zuten hamaika zientzialari ospetsuek. Halaber, munduko buruei arazoak era baketsuaz konpontzea eskatzen zieten.[1]

Nazioarteko egoera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1945eko uztailaren 16an Mexiko Berriaren Alamogordoko basamortuan lehen leherketa nuklearra eragin zuten. Urte bereko abuztuaren 6an Estatu Batuek Hiroshiman "Little Boy" lehergailua bota zuen eta mundu osoak arma berriaren eragina ezagutu zuen; hiru egun georago "Fat Man" izenekoa Nagasakin bota zuten. Bi erasoetan gutxienez 100.000 mila pertsona hil ziren.

1945eko abuztuaren 18an Bertrand Russellek Glasgow Forward egunkarian bere iritzia azaldu zuen. Horretan, nolabait, adierazpenaren oinarria ikus daiteke zere eta ordurako azken txikizioa sahiesteko pentsamendu politiko berri bat aldarrikatzen baitzuen. Beste intelektual ospetsuak, Józef Rotblatek, Manhattan proiektuan parte hartu zuenak, proiektua utzi ondoren bere kezka morala ere azaldu zuen.[2] Hurrengo urteetan Russellek eta Rotblatek elkarrekin lan egin zuten arma nuklearren ugaritzearen aurka.

Sinatzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hamaika izan ziren:[3]

Manifestua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Manifestua Londresko Caxton Hall hotelaren prentsa aretoan aurkeztu zen. Prentsa-aurrekoa Józef Rotblatek presiditu zuen. Russellek berak bilera ireki zuen, manifestuaren garrantzia gizadiaren etorkizuna bermatzeko azpimarratuz. Testuan ere zientzialariei konferentzia bat egiteko deia egiten zen, politikoki neutralak izan behar zen goi-bilera alegia.[3]

Pugwasheko Konferentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezagutzera eman eta egunetara, Cyrus Eaton filantropoak Pugwashen, Eskozia Berrian, konferentzia bat antolatzeko bere burua eskaini zuen. Lehenengo konferentzia hori 1957an ospatu zen eta, geroztik, urtero egin zen.

Nazioarteko Konferentziaren deialdiaren aurrean, Nehru Indian egiteko ahaleginak egin zituen. Suezko Krisialdia baino oztopo handia izan zen horretarako. Aristoteles Onassis aberatsak Monacok egiteko proposamena taularatu zuen baina ez zen onartu. Azkenean Cyrus Eaton kanadiarrak finanziatu zuen Konferentzia. Russel-Einstein adierazpena Pugwashen Konferentzien gutun sortzailea izan zen. Lehenengo bilkura, azkenean, Kanadan egin zen, 1957ko uztailean.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]