Edukira joan

Russell uharteak

Russell uharteak
Datu orokorrak
Garaiera543 m
Motauharte multzoa
Azalera176 km²
Geografia
Map
Koordenatuak9°04′S 159°09′E / 9.07°S 159.15°E / -9.07; 159.15
Estatua Salomon uharteak
Province of the Solomon Islands Probintzia Zentrala
Ur-gorputzaOzeano Barea

Russell uharteak, Salomon uharteetako estatuko probintzia zentraleko uhartedia bat da, sumendi jatorriko bi uharte txikiez (Pavuvu eta Mbanika) eta zenbait uhartetxoez osatua.[1]

Guadalcanal uhartetik 48 kilometro ipar-mendebaldera daude. Uharteak koko-sailez estalita daude partzialki, eta Yandinan, uharteeetako herririk handienean, Mbanikan, kopra eta olio fabrika bat dago.[2] Yandinak oinarrizko zerbitzuak ere baditu, denda bat, posta-bulegoa eta aireportua barne. Lavukal herria uharte hauetan bizi da eta bere hizkuntzak lavukaleve du izena. Polinesiarren kokaleku bat ere badago, Tikopiatik eramanak, Pavuvuren mendebaldean, Nukuferon bizi direnak. Yandinan langileak daude Salomon uharteetako alde guztietatik datozen landaketetan. Bertako hizkuntzez gain, pijina edo salomondar pidgina ere hitz egiten da, Salomon uharteetako lingua franca dena.

Uharteetan bi eskola daude (Havuna Primary School eta Yandina Community High School) eta Yandinan RAMSI (Regional Assistance Mission to the Solomon Islands).

Uharteek garrantzi estrategiko txikia izan zuten Bigarren Mundu Gerran, agian Guadalcanaleko gudua baino lehen. Japoniak uharteak menperatu zituen eta, oposiziorik gabe, 1943ko otsailaren 21ean Estatu Batuetako tropek askatu zituzten.[3] Estatubatuarren presentziaren aztarnak daude oraindik, hala nola hormigoizko plakak eta biltegiratzeko metalezko estalpe handiak.

Yandinako polizia-estazioa izan zen azken tentsio etnikoak irekitzeko ekitaldietako bat, gizon talde batek armagintzari eraso eta arma eta munizio batzuk lapurtu zituztenean. Inplikatuen taldea Guadalcanalgo Armada Iraultzailea bezala ezagutu zen, eta geroago Isatabu Askatasun Mugimendua bezala.[4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Moore, Clive. «Russell Islands - Place» Solomon Islands Encyclopaedia, 1893-1978.
  2. (Ingelesez) Moore, Clive. (2013). «Levers Pacific Plantations Pty. Ltd. - Corporate entry» Solomon Islands Encyclopaedia, 1893-1978.
  3. (Ingelesez) The History Behind The Russell Islands During WWII. 2022-4-11.
  4. Violence and the Guadalcanal Uprising in Solomon Islands - a militants view

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Geografia
Salomon Uharteak
Artikulu hau Salomon Uharteetako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.