Gibelhori orrilaranja

Wikipedia, Entziklopedia askea
Russula lutea» orritik birbideratua)
Gibelhori orrilaranja
Russula Lutea (15178369514).jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaRussulaceae
GeneroaRussula
Espeziea Russula lutea
[[|]]

Gibelhori orrilaranja (Russula lutea) Russulaceae familiako onddo espeziea da.[1][2]

Ez da mina, baina honen haragia ez da oso estimatua sukaldean. Ez da erraza errezeta egokia aurkitzea, etekin gastronomiko handiagoa ateratzeko.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 2 eta 6 cm bitarteko diametrokoa. Ganbila, baina laster zabaldu eta ondoratu egiten da eta ertz inkurbatua izaten du, osorik egoten da edo zahartzean oso gutxi ildaskatua. Azala erabat bereiz daiteke, likatsua, leuna eta distiratsua, hori-limoi edo hori-kromo kolorekoa.

Orriak: Meheak, hauskorrak hasieran horiak eta gero hori-laranja kolorekoak. batzuetan izokinaren koloreko tonuekin.

Hanka: Liraina, zilindrikoa, luzea, horrela denbora askoan irauten du eta zahartzean bakarrik hartzen du zuri zikin kolorea.

Haragia: Mehea eta oso hauskorra, zuria, gaztetan zapore gozoa du eta usain leuna, baina zahartzean edo usteltzean ozpin usaina botatzen du, eta ez arrosa usaina, Russula chamaeleontina delakoak bezala. "Sulfato de hierro" erreaktiboarekin arrosa ez oso bizia ematen du.[3]

Etimologia: Latinetik dator Russula hitza, russus-etik, gorriaren txikigarritik: apur bat gorrixka, kolore gorria dutelako Russula generoko espezie askok. Lutea epitetoa ere latinetik dator, horia esan nahi duen "luteus" hitzetik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarri kaskarra

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste Russula horixkekin: Russula claroflava eta Russula ochroleuca, baina tamaina handiagoa dute.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean. Batez ere hostozabalen basoetan, pagoak ditu nahiago, baina batzuetan koniferoen azpian ere ateratzen da.[4]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa, Amerika.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Russula lutea, Asociación cultural "Baxauri" Kultur Elkartea. Mikologia. Basauri.
  2. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Zuzendaria Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza
    Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, 2012ko Abendua, A.D.E.V.E, Argazkiak:Fernando Pedro Pérez, Maite Legarra, Xabier Leizaola, Jon Urkijo, Nerea Aurtenetxe.
  3. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 130 or. ISBN 84-505-1806-7..
  4. (Gaztelaniaz) Bon, Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 60 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]