Edukira joan

Russula raoultii

Wikipedia, Entziklopedia askea
Russula raoultii
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaRussulaceae
GeneroaRussula
Espeziea Russula raoultii
Quél., 1886

Russula raoultii Russulaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Sinonimoak: Russula ochroleuca var. raoultii, Russula emetica f. raoultii.

Kapela: 3 eta 6 cm bitarteko diametrokoa, mamitsua baina oso hauskorra, ganbiletik zabaldura, lobulatua, mintzezko ertza, uhindua, neurriz ildaskatua edo tuberkulatua helduaroan. Kapelaren azala erdialderaino bereiz daitekeena, hezea eta distiratsua, krema-horixka kolorekoa horixka-limoi kolorekoa edo krema-boli kolorekoa, baina tonu zurixketara edo zitrinoetara gogor koloregabetzen da.

Orriak: Oinarekin bat egitean biribilduak, kamutsak, zabal, eta orrien artean zain nabariekin, hasieran zuriak, gero krema antzeko kolorekoak edo boli kolorekoak.

Hanka: 2 eta 5 cm bitarteko garaierakoa eta 1 eta 2 cm bitarteko diametrokoa, zilindrikoa, satinatua eta distiratsua, latsa, zuria, manipulatzean edo gehiegizko hezetasunarekin ilundu egiten da.

Haragia: Urria eta oso hauskorra, zuria edo grisaxka samarra hezetasun gehiegirekin. Frutaren usainarekin, zapore min samarrekoa. Erreaktiboak. Guayaco-rekin bizkorra eta kementsua (G); sulfato ferroso-rekin laranja kolorea denborarekin intentsitatea hartzen du; Formol-arekin, arrosa zurbila.[2]

Etimologia: Russula hitza, russus-etik dator, gorriaren txikigarritik: apur bat gorrixka, kolore gorria dutelako Russula generoko espezie askok. Raoultii epitetoa pertsona izenetik dator.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria.[3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nahikoa Russula txikia da, beste espezie batzuekin nahas daitekeena.[4]

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenaren hasieran. Goroldioz estalitako leku hezeetan hazten da, pagoen eta haritzen azpian.[5]

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Costa Rica, Europa, Errusia, Himalaiako eremua.[6]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 423 or. ISBN 84-282-0887-5 (T. 4). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  3. (Gaztelaniaz) Aranzadi, zientzia elkartea.
  4. (Gaztelaniaz) AVM Asociacion Vallisoletana de Micologia 1986.
  5. (Gaztelaniaz) Velazquez Vergara José Ignacio, Suarez Gil Angela. (2009). Catalogo micológico. Banco de setas.
  6. Russula raoultii: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]