Rust (Austria)
Rust Rust | ||
---|---|---|
Austriako udalerria | ||
![]() | ||
| ||
Administrazioa | ||
Estatu burujabe | ![]() | |
Austriaren banaketa administratiboa | ![]() | |
Alkatea | Gerold Stagl (en) ![]() | |
Izen ofiziala | Rust | |
Jatorrizko izena | Rust | |
Posta kodea | 7071 | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 47°48′03″N 16°40′33″E / 47.8008°N 16.6758°E | |
![]() | ||
Azalera | 20,01 km² | |
Altuera | 123 m | |
Mugakideak | Oggau am Neusiedler See, Neusiedl am See District (en) ![]() ![]() | |
Demografia | ||
Biztanleria | 1.984 (2022ko urtarrilaren 1a)![]() | |
Dentsitatea | 99 bizt/km² | |
Informazio gehigarria | ||
Telefono aurrizkia | 02685 | |
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 | |
Hiri senidetuak | Kulmbach eta Tokaj (en) ![]() | |
Matrikula | E | |
freistadt-rust.at |
Rust (alemanez ʁʊst ahoskatua; hungarieraz: Ruszt; kroazieraz: Luzic edo Rušta) Austriako hiribildu edo Statutarstadt bat da, Burgenland estatuan eta Neusiedl aintziraren ondoan. Hungariako mugatik oso gertu dago. Azken zentsuaren arabera 1.984 biztanle baino ez bazituen ere, herrialdeko hiribildurik txikiena da, Hungariak bere estatusa eman baitzion hiri independente gisa 1681ean. Statutarstadt gisa barruti bat da ere (Bezirk) eskubide propioz. Hiria ezaguna da bere ardoengatik, bereziki Beerenauslese, Eiswein eta Ruster Ausbruch.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herria Ceel izena zuen 1317an Karlos I.a Hungariakoak emandako agiri batean. Bere izena szil hungarierazko hitzetik (euskaraz: «zumar») eratorria, eta ondoren Rüster edo Rusten alemanera itzulia. Gaur egungo izen hungariarra ere alemaniar hitz beraren itzulpena da. Rusteko herritarrek 1470ean merkatu antolatzeko eskubidea jaso zuten, eta 1524an beren ardo upelen kortxoak "R" marka ospetsuarekin markatzeko pribilegioa. Herriak, azkenean, independentzia lortu zuen 1681eko Soprongo dietan, Leopoldo I.a enperadorearen aginduz.
1921ean, Burgenland eskualdearekin batera, Rust Hungariatik Austriako Errepublikara igaro zen.