Ruth Bader Ginsburg

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ruth Bader Ginsburg
Ruth Bader Ginsburg 2016 portrait.jpg
Associate Justice of the Supreme Court of the United States (en) Itzuli

1993ko abuztuaren 10a - 2020ko irailaren 18a
Byron White (en) Itzuli - ezezaguna →
Judge of the United States Court of Appeals for the D.C. Circuit (en) Itzuli

1980ko ekainaren 30a - 1993ko abuztuaren 9a
Harold Leventhal (en) Itzuli - David S. Tatel (en) Itzuli
Bizitza
Izen osoa Joan Ruth Bader
Jaiotza Brooklyn1933ko martxoaren 15a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoa judua
estatubatuar zuria
Heriotza Washington2020ko irailaren 18a (87 urte)
Hobiratze lekua Arlingtongo Hilerri Nazionala
Heriotza modua berezko heriotza: pankreako minbizia
Familia
Ezkontidea(k) Martin D. Ginsburg  (1954ko ekainaren 23a -  2010eko ekainaren 27a)
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Cornell Unibertsitatea
Harvard Law School (en) Itzuli
Columbia Law School (en) Itzuli
Hizkuntzak Amerikar ingelesa
hebreera
suediera
Irakaslea(k) Benjamin Kaplan (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerak epailea eta abokatua
Enplegatzailea(k) Rutgers University (en) Itzuli
Columbiako Unibertsitatea
Ameriketako Estatu Batuetako Gobernua
Jasotako sariak
Influentziak Dorothy Kenyon (en) Itzuli
Kidetza Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa judaismoa
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata
IMDb nm0046029
Ruth Bader Ginsburg signature.svg

Ruth Joan Bader Ginsburg (Brooklyn, New York, 1933ko martxoaren 15a - Washington Hiria, 2020ko irailaren 18a) estatubatuar epaile eta legelaria izan zen. 1993tik 2020ra Bill Clinton presidenteak izendatutako AEBetako Auzitegi Goreneko epailea izan zen. 1972an emakumearen eskubideen atala sortu zuen Askatasun Zibilen aldeko Estatu Batuetako Batasunean.

Ginsburgek ospe handia du Estatu Batuetan. Pop kulturaren ikono bihurtu da "Notorious R.B.G." ezizenarekin, eta erresistentzia publikoaren eta justiziaren sinbolotzat hartzen da[1].

2020ko irailaren 18an hil zen pankreako minbizi metastatikoagatik[2].

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bader Brooklynen jaio zen familia judu xume batean. Amak, Celiak, irakurtzera eta ikastera bultzatu zuen. Ruthek institutuan graduatu behar zuen egunean hil zen. Beka batekin ikasi zuen Cornelleko Unibertsitatean 50eko hamarkadan. Bere senarra izango zena ezagutu zuen orduan, Martin Ginsburg, eta zuzenbidea ikastera joan ziren elkarrekin Harvard-eko Unibertsitatera.

1972an, emakumeen eskubideen atala sortu zuen Askatasun Zibilen aldeko Estatu Batuetako Batasunean, eta handik hasi zuen emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko borroka legala. Sei kasu nagusiren buru izan zen Estatu Batuetako Auzitegi Gorenaren aurrean, eta horietatik bost irabazi zituen. 1971n, Gorenak lehen aldiz ebatzi zuen gizon bat ez zen emakume bat tratatzeak Konstituzioa urratzen zuela eta legez kanpokoa zela. Hau, Reed v Reed kasua bezala ezagutua izan zen[3].

1980an hasi zuen bere karrera judiziala, Jimmy Carter presidenteak Columbia Barrutiko Apelazio Auzitegiko epaile izendatu zuenean. 1993an, Bill Clinton presidenteak Auzitegi Goreneko epaile izendatu zuen Byron White epailea erretiratu ondoren. Senatuak bere izendapena berretsi zuen 96tik 3ra. Horrela, Sandra Day O 'Connorren atzetik, organo judizial honetako bigarren emakumea bihurtu zen; ondoren, Sonia Sotomayor eta Elena Kagan sartu ziren.

Ginsburg Auzitegi Goreneko alderdi liberaleko ahots nagusietako bat izan zen. Auzitegian eman zituen urteetan, Ginsburgek abortatzeko eskubidearen eta Nazioarteko Zuzenbideko zitazioaren alde bozkatu zuen Gortearen iritzietan. Gainera, heriotza-zigorraren aurka eta homosexualen eskubideen alde egin zuen.

Ginsburgek bi minbizi-diagnostiko baieztatu gainditu zituen bere bizitzan, eta milaka miresle izan zituen sare sozialetan. 2018ko azaroan, 85 urte zituela, ospitaleratu egin zuten, erortzean saihets-hezur batzuk hautsi baitzitzaizkion. Orduan biriketako minbizi-noduluak diagnostikatu zizkioten eta ebakuntza egin zioten. Osasun arrazoiak zirela medio dimititzeagatik, Donald Trump presidenteak epaile berri bat izendatzeko aukera zabaldu zen, baina Ginsburg lanera itzuli zen, 90 urte bete arte toga utziko ez zuela esanez.

Zineman[aldatu | aldatu iturburu kodea]

On the basis of sex film biografikoan, Felicity Jones aktoreak gorpuzten du Ginsburg, filmeko protagonista.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Ryan, Patrick. «'RBG': How Ruth Bader Ginsburg became a legit pop-culture icon» USA TODAY . Noiz kontsultatua: 2020-09-19.
  2. (Ingelesez) «Justice Ruth Bader Ginsburg, Champion Of Gender Equality, Dies At 87» NPR.org . Noiz kontsultatua: 2020-09-19.
  3. (Gaztelaniaz) «Ruth Bader Ginsburg, la juez que encandila a los ‘millennials’» La Vanguardia 2018-11-17 . Noiz kontsultatua: 2020-09-19.