Ruth Fuchs
Ruth Fuchs, jaiotze izena Ruth Gamm (Egeln, Ekialdeko Alemania, 1946ko abenduaren 14a -), xabalina jaurtiketan espezializatutako alemaniar kirolari ohia da. 1972 eta 1976ko Udako Olinpiar Jokoetan proba horretako txapeldun izan zen. 1994an, bere kirol errendimendua hobetzeko esteroideekin dopatzen zela aitortu zuen[1].
Historia guztiko xabalina jaurtitzaile hoberentzat hartzen da, eta proba honetan bi urre olinpiko irabazi dituen neska bakarra da. Gainera, bi aldiz izan zen Europako txapeldun, Erroma 1974an eta Praga 1978an, baita hirugarren ere, 1971n. Eta, Atletismoko Munduko Kopan ere, 1977 eta 1979an, bere proban urrea lortu zuen.
1980an erretiratu zen eta, beranduago, politikan sartu zen. Alemaniaren berbateratzearen ondoren, Legebiltzarkide izan zen Sozialismo Demokratikoaren Alderdia ordezkatuz.
Munduko errekorrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 65,06: Potsdam, 1972ko ekainak 11
- 66,10: Edinburgo, 1973ko irailak 7
- 67,22: Erroma, 1974ko irailak 3
- 69,12: Berlin, 1976ko uztailak 10
- 69,52: Dresde, 1979ko ekainak 13
- 69,96: Split, 1980ko apirilak 29
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ruth Fuchs ![]() |
- ↑ Rudi Fuchs, bekennende Doping-Sportlerin Berliner-zeitung.de
Aurrekoa Angela Nemeth |
Xabalina jaurtiketako txapeldun olinpikoa 1972ko Udako Olinpiar Jokoak eta 1976ko Udako Olinpiar Jokoak |
Ondorengoa Maria Caridad Colon |
![]() |
Artikulu hau Alemaniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
- Alemaniako biografia zirriborroak
- 1946ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Xabalina jaurtitzaileak
- Alemaniako atletak
- Olinpiar Jokoetako dominadunak atletismoan
- Alemaniako politikariak
- 1972ko Udako Olinpiar Jokoetako dominadunak
- 1976ko Udako Olinpiar Jokoetako dominadunak
- 1972ko Udako Olinpiar Jokoetako atletak
- 1976ko Udako Olinpiar Jokoetako atletak
- 1980ko Udako Olinpiar Jokoetako atletak