Ruth Rappaport
| Ruth Rappaport | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Leipzig, 1923ko maiatzaren 27a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Washington, 2010eko azaroaren 17a (87 urte) |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Broadway High School |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | liburuzaina |
| Enplegatzailea(k) | Ameriketako Estatu Batuetako Kongresuaren Liburutegia |
Ruth Rappaport (Liepzig, Alemania 1923ko maiatzaren 27a - Washington DC 2010eko azaroaren 17a) liburuzain judu-estatubatuarra izan zen.[1][2] Amaren lehengusina Helena Rubinstein[1] zen. Rappaport Leipzigen jaio zen, Saxonian Mendel eta Chaja Rappaport-era. Bi ahizpaorde nagusi izan zituen, Mirjam Rappaport Schneider eta Clara Rappaport Rosner. 1938an, Zuricheko harrera-umea izan zen, Alemaniara itzultzeari uko egin zionean gurasoengandik ihes egin ondoren. 1943an bere aita Buchenwald-en hil zen eta ama ziurrenik Ravensbrueck-en.[3]
Rappaport-ek bisa amerikarra lortu zuen eta 1938an Seattle-ra joan zen Carl Rubinstein osabarekin bizitzera. Broadway-ko institutuan graduatu zen.[4]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1948an, Jerusalem-en bizi izan zen eta Acme News-eko argazkilari gisa lan egin zuen denbora labur batez; gero, Israelgo estatu berriaren Tel Aviv-eko Atzerriko Prentsa Bulegoko argazki-artxibozain bihurtu zen 1949ko amaierara arte. Ondoren, New York-era joan zen bizitzera eta Max Lowenthal abokatuarentzat lan egin zuen eta 1950ean The Federal Bureau of Research (Ikerketa Bulego Federala) liburua argitaratu zuten. Berkeley-ra joan zen bizitzera 1951n, eta soziologiako lizentziatura eta liburuzaintzako masterra lortu zituen Kaliforniako Unibertsitatean. 1959an, Estatu Batuetako Aire Armadan hasi zen lanean, eta, horrenbestez, Okinawako Naha Air Base-ko liburutegi bat kudeatu zuen.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1963an, Estatu Batuetako Itsas Armadarentzako Saigon-go liburutegi militarrak kudeatzen hasi zen, zentsurarik ez balego bakarrik egitea onartuz. 1966an AEBetako Armadak liburutegi haiek bereganatu zituen, baina Rappaport geratu egin zen. Vietnamen zegoen bitartean, liburutegi-sistema gainbegiratu zuen, liburu gutxi batzuetatik 39 sukurtsaletako liburutegietara eta 117 landa-bildumetara hazi baitzen. Rappaportek 1970ean utzi zuen Armadarekin zuen kargua.[5]
Ondoren, Kongresuko Liburutegian lan egin zuen hogeita hiru urtez, 1970etik aurrera;[6] [7] bere lehen eginkizuna Delta bilduman liburuak berriro katalogatzen laguntzea izan zen, FBIk konfiskatutako eta kaiola itxi batean gordetako pornografia eta erotika bilduma bat zena. [5][8][9] Haren edukiak gainerako bildumekin[9] integratzen dira orain. 1970eko hamarkadaren erdialdean berak eta beste katalogatzaile batzuek Library of Congress Professional Guild (AFSCME Local 2910) martxan jartzeko lan egin zuten, kudeatzaileek egunero katalogatutako liburuen kuota ez oso arrazoizkoak eskatzen zituztela uste zutelako.[9]
2006an Capitol Hill Village-ko kide fundatzaile bihurtu zen, adinekoei bertan zahartzen laguntzeko sortutako erakundea.[10]
Kapitolio muinoko Hill Havurah taldearen sortzaileetako bat ere izan zen.
Bere lan gehienak Estatu Batuetako Holokaustoaren Oroimenezko Museoan daude; Ruth Rappaport Bilduma ere badago Estatu Batuetako Armadaren Ondare eta Hezkuntza Zentroan[7] eta "Ruth Rappaport paperak, 1946-1957" Washington-go Unibertsitateko Bilduma Berezietan.
Ruth Rappaport-ek bere senararekin, The Bruce eta Ruth Rappaport Fundazioa sortu zuten beren ikusmenerako lehen ibilgailu filantropikoa izateko. Brucen negozioak aurrera egin ahala, Ruthek eta Brucek komunitate handiagoari zerbitzatzeko zuten konpromisoa garatzen hasi zen. Beren aberastasuna medikuntzaren eta ikerketa medikoaren, hezkuntzaren, arteen, kulturaren eta kirolaren, ama-haurren ongizatearen, justizia sozialaren eta Israelen eta mundu osoan emakumeen ahalduntzearen aurrerapenaren alorretara ematera etorriko lirateke.[11]


Sariak eta aintzatespenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ruth Rappaport Wisdom Award [Jakituria saria] sortu zen "Capitol Hill Komunitatearekiko berotasun, jakinduria eta konpromiso nabarmena erakutsi duen gizabanako baten lana aitortzeko urtero Everyone Home DCk [Danok Etxean] (lehen Capitol Hill Group Ministerioa) ematen du.[12]
- Oroitzapenezko banku bat du, Kongresuko hilerrian kokatua.[5]
- Ruth Rappaport-en argazki bilduma Washingtoneko Unibertsitateko Liburutegien Bilduma Berezietan dago.[13]
- 2019an, Kate Stewart-ek, Rappaport-aren, A Well-Read Woman: The Life, Loves, and Legacy of Ruth Rappaport (Little A) [Asko irakurritako emaukea: Bizitza, amodioak eta bere legatua] biografia argitaratu zuen.[14]
Heriotza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ameriketako Estatu Batuetako Holokaustoaren Oroimenezko Museoaren Ahozko Historiaren Adarrak Ruth Rappaporti egindako elkarrizketa (2010)
- Estatu Batuetako Holokaustoaren Oroimenezko Museoak, Ruth Rappaport-aren, paperak
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Oral history interview with Ruth Rappaport - USHMM Collections Search. collections.ushmm.org.
- ↑ (Ingelesez) Proof of gifts that come when generations mingle. 2010-11-23 ISSN 0190-8286. (kontsulta data: 2025-10-26).
- ↑ Photo Archives. Digitalassets.ushmm.org.
- ↑ Ruth Rappaport papers, 1946-1957. .
- ↑ a b c d (Ingelesez) «Book Talk on Capitol Hill’s Legendary Ruth Rappaport – NE Library, Thursday, October 10, 7:30pm» CAPITOL HILL CORNER 2019-10-06 (kontsulta data: 2025-10-26).
- ↑ Book Talk on Capitol Hill's Legendary Ruth Rappaport – NE Library, Thursday, October 10, 7:30pm. October 6, 2019.
- ↑ a b (Ingelesez) «Ruth Rappaport: The Soldier's Librarian» Army Heritage Center Foundation (kontsulta data: 2025-10-26).
- ↑ Petula Dvorak. (November 23, 2010). «Proof of gifts that come when generations mingle» Washingtonpost.com.
- ↑ a b c Kate Stewart, an archivist at the American Folklife Center at the Library of Congress. (2014-03-21). Women of Library History; Ruth Rappaport. Womenoflibraryhistory.tumblr.com.
- ↑ Capitol Hill Village. Capitol Hill Village.
- ↑ «Ruth & Bruce Rappaport» www.rappaport.org.il (kontsulta data: 2025-10-26).
- ↑ «Women of Ward 6: Ruth Rappaport (1923-2010)» Ward 6 Democratic Party.
- ↑ «Ruth Rappaport photograph collection - Archives West» archiveswest.orbiscascade.org.
- ↑ writer, Adam Reinherz | Contributing. (24 April 2019). «Book review: "A Well-Read Woman: The Life, Loves and Legacy of Ruth Rappaport"» www.jewishaz.com.