Ruy Guerra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ruy Guerra
Ruy Guerra - Presença do 5x Favela no Back2Black Festival.jpg
Bizitza
JaiotzaMaputo eta Mozambike1931ko abuztuaren 22a (90 urte)
Herrialdea Portugal
 Brasil
Familia
Ezkontidea(k)Leila Diniz (en) Itzuli
Nara Leão  (1963 -  1965)
Cláudia Ohana (en) Itzuli  (1981 -  1984)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaInstitut des hautes études cinématographiques (en) Itzuli
(1952 - 1954)
Hizkuntzakportugesa
Brasilgo portugesa
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakzinema zuzendaria, gidoilaria, film-muntatzailea, aktorea, zinema aktorea eta kantugilea
Jasotako sariak

IMDB: nm0346087 Allocine: 204 Allmovie: p92815 Edit the value on Wikidata

Ruy Alexandre Guerra Coelho Pereira (Lourenço Marques, Mozambike, 1931ko abuztuaren 22a) brasildar zinemagile, idazle eta aktorea da.

Garai hartan Portugalgo kolonia zen Mozanbiken jaio zen, baina 1950eko hamarkadaren amaiera aldera Brasila jo zuen, eta hango zinemagintza berriaren ordezkari nagusi bilakatu zen. Aipagarria du Os fuzis (1964), bere lehenengo filmetako bat, non giza ehizaren krudeltasuna plazaratzen duen. Gabriel García Márquezen obra ezagun bat ere eraman zuen zinemara (Erêndira, 1983), eta Chico Buarque abeslari famatuaren inguruko film bat egin zuen gero (Estorvo, 2000). Antzezle gisa ere aritu da inoiz (Werner Herzogen Agirre edo Jainkoaren haserrean, adibidez), eta kantu herrikoiak konposatu izan ditu.

Aipagarriak ditu beste film hauek ere: Ternos caçadores (1969), Os deuses e os mortos (1970), A ópera do malandro (1986), Os amores difíceis (1988), Kuarup (1989), Portugal S.A. (2004), O veneno da madrugada (2004).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ruy Guerra Aldatu lotura Wikidatan