Ruy López de Segura
Ruy López de Segura (Zafra, Badajoz, 1540 aldean – Madril, 1580 aldean) apaiz eta xakelari espainiarra izan zen. 1561ean Alcalá de Henaresen Libro de la invencion liberal y arte del juego del axedrez argitaratu zuen, Europako lehenbiziko xake liburuetako bat. Bere garaiko xake jokalari onena zen.
Espainiar hasiera edo Ruy López hasiera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Espainiar hasieraren inguruko haren azterketak oinarrizkoak jotzen dira xakearen bilakaeran. Hori dela eta, bere izena ere badarama hasiera horrek. Bere tratatua xake-teoriaren funtsezko oinarria izan da. Bere hasiera, tratatuan IX. hasiera gisa agertzen zena, indarrean dago oraindik ere egungo maisu handien artean.
Espainiar hasieraren planteamendua:
1.e4 e5 2.Cf3 Cc6 3.Ab5
![]() |
Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |