Ryūjin
| Ryūjin | |
|---|---|
| Ezaugarriak | |
| Jatorrizko izena | 龍神 |
| Bizitokia | Ryūgū-jō |
| Familia | |
| Seme-alabak | Oto-hime (en) |
Ryūjin (japonieraz: 龍神), euskaraz: «herensuge-jainkoa»), zenbait tradiziotan Ōwatatsumiren baliokidea zena, itsasoaren jainko babeslea zen japoniar mitologian. Japoniar herensuge honek ozeanoaren boterea sinbolizatzen zuen. Aho handia zuen eta giza itxura hartzeko gai zen. Ryūjin itsaspeko jauregi batean bizi zen, Ryūgū-jō izenekoa, koral gorri eta zuriz eraikia, eta handik itsasoko olatuak kontrolatzen zituen, harribitxi magiko batzuk erabiliz (Kanju eta Manju). Harribitxi horiekin marea baretu eta harrotzen zuen. Itsas-dortokak, arrainak eta marmokak Ryūjinen zerbitzariak ziren.[1][2]
Askok medikuntza ezagutzen zuela uste eta euri eta trumoien eramaletzat hartzen zuten: Ryūjin zenbait familietako jainko-zaindaria (ujigami) da.[3]
Ryūjin Otohime jainkosa ederraren aita zen, Hoori printzearekin ezkondu zena. Esaten denez, Japoniako lehen enperadorea, Jimmu enperadorea, Otohime eta Hooriren biloba izan zen. Ondorioz, Ryūjin Japoniako dinastia inperialaren arbasoetako bat da.
Kondaira alternatiboak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Elezahar baten arabera, Jingū enperatriza Ryūjinen harribitxi magikoen laguntzarekin Korea erasotzeko gai izan zen.[4] Koreako itsas-armadarekin izandako borrokan, Jingū enperatrizak Kanju harribitxia (japonieraz: 干珠) ("Marea Behereko Gema") itsasora bota zuen eta urak behera egin zuen. Korear flotak hondoa jo zuen eta soldaduak ontzietatik irteten hasi ziren. Orduan, Jingūk uretara bota zuen Manju harribitxia (japonieraz: 満珠) ("Marea Garaiko Gema"), eta itsasgorak gora egin zuen, korear soldadu guztiak itoz. Urtero, Gion Matsuri izeneko jaialdi batek kondaira hori ospatzen dute Yakasaren tenpluan.
Beste elezahar bat, Ryūjin protagonista duena, marmokek hezurrak nola galdu zituzten kontatzen duen istorioa da. Istorioaren arabera, behin, Ryūjinek tximu-gibela jan nahi zuen (istorioaren beste bertsio batzuetan, pairatzen ari zen erresumin bat sendatzeko), eta marmokak bidali zituen tximino bat lor ziezaioten. Bat aurkitu zutenean, tximuak marmoketatik ihes egitea lortu zuen, esanez gibela pitxer batean utzi zuela basoaren erdian eta bila joan behar zuela. Marmokak Ryūjinengana itzuli eta zer gertatu zen kontatu ziotenean, Ryūjin hainbeste haserretu zen, non marmokak jo baitzituen hezurrak hausteraino.
Sintoismoan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ryūjin shinkō (japonieraz: 竜神信仰) ("Herensuge-jainkorekiko fedea") sineste erlijioso sintoista bat da, herensugeak ur-kamiak bezala idolatratzen dituena. Nekazaritzari, euriari eta arrantzaleen arrakastari lotutako erritualekin lotuta dago.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Gagne, Tammy. (2018-12-15). Japanese Gods, Heroes, and Mythology. ABDO ISBN 978-1-5321-7070-6..
- ↑ (Ingelesez) Coulter, Charles Russell; Turner, Patricia. (2013-07-04). Encyclopedia of Ancient Deities. Routledge ISBN 978-1-135-96390-3..
- ↑ (Ingelesez) Ph.D, Evans Lansing Smith; Brown, Nathan Robert. (2008-07-01). The Complete Idiot's Guide to World Mythology. Penguin ISBN 978-1-101-04716-3..
- ↑ (Ingelesez) Japanese Mythology A to Z. Infobase Publishing ISBN 978-1-4381-2802-3..