Gaillardek FC Lorienten jantziarekin, segurtasun neurriak gainditu zituen eta FC Lorientek lortutako Frantziako Koparen ospakizunetan parte hartu zuen Frantziako Estadioan. Gainera, Jacques Chiracen zorionak jaso zituen, telebistari elkarrizketak eskaini zizkion eta autografoak sinatu zituen. L'Equipe kirol-egunkariko hainbat argazkitan atera zen egun batzuk geroago.
Gaillard Montpellier Hérault RCerrugbi taldearen jantziarekin zelairatu zen partiduaren hasieran. Partiduaren baloia eskuetan zeramala, zelaiaren erdigunera joan eta epaileari eskua estutu zion. Segurtasun guardia iruzurraz konturatu zenean, Remik entsegu marrararaino korrika egin eta marra gainean errodatu zuen.