São Miguel uhartea
São Miguel uhartea | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Pico da Vara (en) ![]() |
Luzera | 90 km |
Zabalera | 16 km |
Azalera | 744,55 km² |
Geografia | |
![]() ![]() | |
Koordenatuak | 37°48′N 25°30′W / 37.8°N 25.5°W37°48′N 25°30′W / 37.8°N 25.5°W |
Honen parte da | Azores (en) ![]() |
Kokapena | Ozeano Atlantikoa |
Estatu burujabe | ![]() |
Portugalgo eskualde autonomoa | ![]() |
Ur-gorputza | Ozeano Atlantikoa |
Leku geografikoa | Azoreak |
São Miguel uhartea Azoreetako (Portugal) ekialdeko uhartea da, uhartedi osoko handiena (759 km2) eta populatuena dena (137.830 biztanle 2011an), horregatik Uharte handia ere esaten zaio. Beste ezizen bat Uharte berdea da. Uharteko hiri handiena Ponta Delgada da.
Kontzejuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Uharteak hainbat faila ageri ditu ipar-mendebaldetik hego-ekialdera doazenak. Hainbat sumendi daude uhartean: Nordeste, Água de Pau, Sete Cidades, Furnas eta Povoação. Hona hemen uharteak dituen eskualdeak:
- Sete Cidades mendizerra: Uhartearen mendebaldea hartzen du. Hainbat konok inguratzen duten kraterra da eta aintzira bat dago bertan.
- Picos eskualde bolkanikoa: Garaiera txikiko lautadan hainbat kono agertzen dira.
- Água de Pau mendizerra: Lagoa do Fogo (Suzko aintzira) aintziraren inguruan dagoen sumendia da.
- Achada das Furnas lautada: Hainbat sumendi kono (Furnas eta Povoação) dituen lautada da. Lagoa das Furnas aintzira ere bertan dago.
- Tronqueira eskualdea: Uhartearen ekialdea hartzen du. Eskualde menditsua da.
- Iparraldeko kostaldeko plataforma.
Bioma[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Jatorrizko laurisilva ereindako soroek eta kanpotik ekarritako zuhaitz eta landareek ordezkatu dute. Animaliei dagokienez, turismoak baleak ikusteko jarduerak bultzatu ditu. Hauekin batera izurdeak eta itsas dortokak ere ikusten dira.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gonçalo Velho Cabral-ek aurkitu zuen 1427an, Azore uharteetan aurkituriko bigarrena izan zen. Lehenengo asentamendua Povoação Velha izan zen, uhartearen hego-ekialdean. 1444 inguruan lurrikara bat izan zen eta Vila Franca do Campo bihurtu zen uharteko gune populatuena. 1522an izandako beste lurrikara batek hiria suntsitu eta 5.000 pertsona hil zirenean Ponta Delgada bihurtu zen hiriburu berria. Gaur egun ere bera da Azore uharte guztietako hiri garrantzitsuena.
Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ponta Delgadako alde zaharra.
Baleen atalaia (Ponta Delgada).
Ponta Delgadako kai zaharra.
Ribeira Grandeko udaletxea.