São Pauloko Udal Antzokia

Koordenatuak: 23°32′43″S 46°38′19″W / 23.5453°S 46.6386°W / -23.5453; -46.6386
Wikipedia, Entziklopedia askea
São Pauloko Udal Antzokia
Kokapena
Estatu burujabe Brasil
Brasilgo unitate federatibo São Pauloko estatua
Brasilgo udalerriaSão Paulo
Zone of São PauloCentral Zone of São Paulo
Koordenatuak23°32′43″S 46°38′19″W / 23.5453°S 46.6386°W / -23.5453; -46.6386
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1903ko ekainaren 26a
Inaugurazioa1911ko irailaren 12a
Arkitektura
ArkitektoaRamos de Azevedo (en) Itzuli
EstiloaArkitektura eklektikoa
Ondarea
Webgune ofiziala

São Pauloko Udal Antzokia (portugesez: Theatro Municipal de São Paulo)[1] Brasilgo hiriaren eraikin eta erakunde garrantzitsua da.[2] 1903ko ekainaren 26an ireki zen eta arkitektura eklektikoaren adibide ederra da. Kulturaren historian, bestetik, nabaria da zeren eta bertan 1922an Arte Modernoaren Astea egin baitzen; ekimen hori Brasilgo modernismoaren abiapuntua izan zen. São Pauloko hirigune historikoan dago kokatuta.

Sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiribururako antzoki bikain baten ideia São Paulo hiriak eremu nazionalean zuen garrantzi gero eta handiagoan oinarritu zen. XX. mendearen hasieran Brasilgo goi burgesia bertan bizi zen; horietako askok bere negozioak kafe-sailetan zituen. São Paulon, bestetik, italiar ugari biltzen zituen. São José antzokia, bestetik, sute baten ondoren nazioarteko ikuskizunak jasotzeko erabili gabe geratu zen. Hiriko eliteak munduko onenen mailan egongo zen eta opera ikuskizun handiak hartzeko gai izango zen antzoki berri bat sortzea eskatzen zuen.

Eraikuntzarako aukeratutako lekua Morro do Chá izan zen, São José antzoki berriaren egoitza zena. Ramos de Azevedo izan zen eraikuntzarako izendatu zuten ingeniaria, eta, horrez gain, Angelu Rossi eta Domiziano Rossi arkitekto italiarren laguntza izan zuen. 1903an obra hasi zen eta São Paulok munduko aretorik onenetako bat izan zuen ikuskizunak aurkezteko, batez ere operak. Eraikuntzek estilo eklektikoa izateko ohitura zutenez, material gehienak Europatik inportatu ziren, Parisko Opera Antzokia erreferentzia arkitektonikotzat hartuta. Lanak zortzi urte inguru iraun zuen.

Ikuskizuneko lehen gauean, Ambroise Thomasen Hamlet opera interpretatu zen. Aurkezpen horren aurretik, gaua "O Guarani"rekin hasi zen, hasierako ideia brasildar kantu liriko baten aurkezpena baitzen, baina konpainiak, Titta Ruffo italiarrak gidatuta, ez zuen obra nazionalik bere errepertorioan. Gainera, beste arazo batzuk ere izan ziren estreinaldiaren aurretik. Eszenatokiak ez ziren garaiz iritsi Brasilera, eta data berrian atzerapen bat gehiago izan zen, zalgurdi eta automobil pilaketa handia eraginez.

Data berriak, 1911ko irailaren 12ak, publiko orokorraren eta goi-gizartearen itxaropen guztiak gainditu zituen, eta garai hartako kontakizunen arabera, establezimenduaren barruko eta kanpoko argiztapen ederrarekin txundituta geratu zen, ikuskizunaz haratago, hainbesteraino non batzuk lorategietan geratu baitziren emanaldiaren ondoren. 1912tik 1926ra, antzokiak 41 konpositoreren 88 opera aurkeztu zituen.[3]

Arte Modernoaren Astea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Otsailaren 11tik 18ra, 1922ko Arte Modernoaren Astea izeneko ekitaldi modernista baten egoitza izan zen Udal Antzokia. Ekitaldiaren zazpi egunetan zehar erakusketa modernista bat egon zen eta 13, 15 eta 17ko gauetan musika, poesia eta modernitateari buruzko hitzaldiak izan ziren.

Modernismoak ordura arte izan zuen balio artistiko ororekiko haustura planteatzen zuen; pinturan, literaturan, poesian eta beste arte motetan guztiz berria zen ikuspuntua abordatzea proposatzen zuen. Astean zehar izen ospetsuak eta Brasilgo modernismoaren beste adierazle handi batzuk izan ziren, besteak beste: Mário de Andrade, Oswald de Andrade, Tarsila do Amaral, Anita Malfatti, Menotti Del Picchia, Víctor Brecheret, Heitor Villa-Lobos eta Di Cavalcanti.

Artistak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Asko dira antzoki horretan lan egin duten artista ospetsuak. Hona hemen batzuk: Carla Fracci, Rudolf Noureev, Titta Ruffo, Enrico Caruso, Maria Callas, Bidu Sayão, Tito Schipa, Arturo Toscanini, Txantiloi:Lien, Txantiloi:Lien, Vivien Leigh, Raymond Gérôme, Mário de Andrade, Oswald de Andrade, Tarsila do Amaral, Anita Malfatti, Menotti Del Picchia, Victor Brecheret, Heitor Villa-Lobos, Di Cavalcanti, Lasar Segall, Marcia Haydée, Mikhail Baryshnikov eta Paulo Szot.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Antzinateko sinbolo bezala, São Pauloko udal gobernuak nahiago du grafia arkaikoa mantendu, th-a duen theatroa, fatxadan idatzita dagoen bezala.
  2. https://www.operabase.com/companies/brazil/theatro-municipal-de-sao-paulo-99/en
  3. https://viagensemenus.com/theatro-municipal-saopaulo/

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]