Sæhrímnir

Wikipedia, Entziklopedia askea

Eskandinaviar mitologian, Sæhrímnir gauero Æsirrek eta einherjarrek hil eta jaten zuten basurde kosmikoa zen. Jainkoen sukaldaria zen Andhrimnir basurdea hil eta Eldhrimnir pertz magikoan prestatzeaz arduratzen zen. Behin Sæhrímnir jana izan ondoren, berpiztua izaten zen hurrengo egunean berriz jana izateko.

Gylfagginingen honako ahapaldi hau agertzen da basurde honi buruz:

Andhrímnir lætr
i Eldhrímni
Sæhrímni soþinn,
fleska bazt,
at þat fair vitu
við hvat einherjar alaz.
[1]
Andhrimnirrek du
Eldhrimnirren
Sæhrímnir bustia,
Urdaiazpikorik hoberena;
Gutxik dakiten arren
Haragi horren txapeldunak elikatuak dira.
—Brodeurren itzulpena

Izenaren aldaeretako batzuk Sahrimnir (anglosaxoia), Særimner (norvegiar eta daniarra) eta Särimner (suediarra) dira.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]