Sébastien Lifshitz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sébastien Lifshitz

(2020)
Bizitza
JaiotzaParis1968ko urtarrilaren 22a (56 urte)
Herrialdea Frantzia
Hezkuntza
HeziketaÉcole du Louvre
Parisko Unibertsitatea I - Panthéon-Sorbonne
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakgidoilaria, film-zuzendaria, aktorea, dokumentalista eta bildumagilea
Enplegatzailea(k)Georges Pompidou Zentroa
La Fémis (en) Itzuli
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

sebastienlifshitz.com
IMDB: nm0509852 Allocine: 1621 Allmovie: p240742 Edit the value on Wikidata

Sébastien Lifshitz (Paris, 1968ko urtarrilaren 22a) frantziar zinema-zuzendari eta gidoilaria da. Artearen historian lizentziatua izan zen eta zinema irakaslea izan da La Fémis-en, Frantziako zinema eskola ospetsuenetako batean[1].

Europako zineman sexu-aniztasunarekin erlazionatutako gaiak jorratu izan dituen zine zuzendarietako bat izan da. Horretarako, beti jende ikusezina baina ez ezkutatua aukeratu izan baitu, beti hor egon den jendea: haiei ematen die hitza eta protagonismoa bere film guztietan zehar. [1]

Sebastien Lifshitz-ek bere filmografian zehar sexu, identitate eta genero aniztasuna lantzen dituen obra asko egin izan ditu, mota orotariko filmak eginez. Alde batetik, film labur zein film luzeak egin izan dituelako; eta bestetik, berriz, fikzio nahiz dokumental generoak landu izan dituelako. Hainbat sari irabazi izan ditu gainera nazioarteko jaialdi ezberdinetan.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sebastien Lifshitz-ek Louvreko eskolan (frantsesez: École du Louvre) eta Parisko unibertsitateko Sorbona eraikinean artearen historia ikasi zuen. 1990az geroztik, arte garaikidearen esparruan hasi zen lanean, zehazki Bernard Blisténe kontserbadorearen laguntzaile gisa Georges-Pompidoun zentroan edota Suzanne Lafont argazkilari plastikoaren laguntzaile gisa. 1994an zinemara egin zuen salto bere lehen laburmetraiarekin, Il faut que je l`aime. 1995ean, Claire Denis zinema zuzendariari frantsesari buruzko dokumental bat egin zuen, Claire Denis la vagabonde deiturikoa.

1998an, Les Corps ouverts filma egin zuen, zeinaren bidez arrakasta gehiago lortu zuen aurreko filmekin alderatuta. Filmak liskar sozialez beteriko istorio bat kontatzen du, Parisko kaleetan bizirik irauten ahalegintzen den Ipar Afrikako migratzaile bat protagonistatzat duena. Film hau, Cannes eta Clermont-Ferrand gisako nazioarteko jaialdi ugaritan txalotua izan zen, eta Frantziako Jean Vigo saria edota Kodak sariak jaso izan zituen, bere espiritu independente eta originaltasun estilistiko ukaezinarengatik[1].

1999an Les Terres froides telefilma zuzendu zuen Arte telebista katerako, eta urte hartan Veneziako Mostra Zinemaldia izan zen aukeratua. Filmeko protagonistak bere sexualitatea aske bizitzeko ezintasuna da filmean zehar lantzen den gai nagusia[1]. 2000. urtean bere lehen film luzea egin zuen, Presque rien. Filmak lehen amodioi buruzko istorioa kontatzeaz gain, istorioan parte dira ere bakardadea, galera, identitatearen eraikuntza, gatazka eta familia gisako azpigaiak[1].

Ondoren, 2001ean, La Traversée road movie dokumentala egin zuen, eta Cannes jaialdian parean egiten den Errealizadoren Hamabostaldia sekzioan hautatu zuten. 2004an, Wild Side filma egin zuen. Film horrek Zinegoak jaialdiaren lehen edizioan parte hartu zuen, eta, film luze onenaren saria jaso zuen; nazioartean ere lortu zituen zenbait sari, hala nola Berlinaleko lehen Teddy saria edo Xixongo zinema jaialdiko epaimahaiaren sari berezia[1].

2008an Pleid sud filmatzen hasi zen, eta 2010ean aurkeztu zuen Berlingo zinemaldian. 2011n, berriz parte hartzen du parte Zinegoak jaialdian film honekin[1]. Gero, 2012an, Les Invisibles dokumentala egin zuen, eta Cannesko zinemaldian hautapen ofizialean (lehiaketatik kanpo) aurkeztu zuen. Filmak film dokumental onenaren Cesar saria jaso zuen 2013an.

Sébastien[Betiko hautsitako esteka] Lifshitz Les Invisibles filma aurkezten 2012an Chéries-Chéris zinema jaialdian.

Urte horretan, Sébastien Lifshitz-ek Berlingo jaialdian Bambi dokumentala aurkeztu zuen 2013an, eta dokumental onenaren Teddy saria irabazi zuen. Filmean Marie-Pierre Pruvot aljeriar artista transexualaren memoria berreskuratu zuen[1]. Film hau aldi berean erakutsi zen Canal + zein zinema-pantailetan, 2013ko ekainean.

2014an, Zinegoaken parte hartu zuen berriz ere Lifshitz-ek, eta lesbianismoko eta generoko epaimahaiaren saria jaso zuen[1]. 2014ko martxoan Pierre Guénin saria jaso zuen, homofobiaren eta eskubide-berdintasunaren aurka.

2016an Sébastien Lifshitz-ek Les vies de Thérèse dokumental egin zuen, Thérèse Clerc aktibista feministaren azken-egunak kontatzen ditu filmak [1]. Filma Cannesen aurkezten da, Errealizadoreen Hamabostaldian, eta gero Canal + -en zabaldu zen.

Urte horretan bertan, “Mauvais Genre” erakusketaren komisarioa izan zen Sébastian Lifshitz, Arlesen Argazkigintza Topaketetan. Zuzendariaren argazki amateur argazki bilduman oinarrituta, 1880tik 1980ra bitarteko trabestismoaren praktika ezberdinak aurkezten zituen erakusketak. Erakusketa Parisko Galerie du Jour Agnès B.-n zuten ikusgai. Amateur argazki-bilduma lau liburuek osatzen dute, eta Sebastien Lifshitz zinemagileak hogei urte ingurutan ateratako argazki ezberdinez dago osatua. Argazki-bilduma hau osatzen duten argazkiak lau gairen arabera biltzen dira: bitxikeriak, leku bakartiak, desfokatzeak eta hondartzak. Liburu bakoitzak kontakizun formal bat sortzen du behin eta berriz errepikatzen diren motibo horietako baten inguruan, markoaren, argiaren, mugimenduaren eta subjektuekin jolastuz. [2]

2019an, Pompidou Zentroak Sébastien Lifshitz-en filmen atzera begirako bat antolatu zuen, L´Inventaire infini izeneko argazki erakusketa batekin batera. Xavier Barral frantziar liburu editoreak, liburu bat argitaratu zuen ere. Lifshitz-ek Où en êtes-vous, Sébastien Lifshitz ? film laburra ere atzera begirako honetarako egiten du, eta "Non zaude?" museoko film-bildumarekin bat egin zuen obra horrek.

Urte honetan, Lifshitz-ek Adolescentes dokumentala estreinatu zuen. Bost urteren iraun zuen Emma eta Anaïs protagonisten ondoan filma ekoizten[3]. Filmak 2019ko Locarnoko Zinemaldirako hautatu zuten, eta Kritikaren Astearen saria jaso izan zuen. Honez gain, Louis-Delluc 2020 saria ere jasotzen du.

2020an Sébastien Lifshitzek bere azken lana aurkezten du Petite Fille , Arte telebista katerako eginiko dokumentala. Dokumentalak genero-disforiaren gaia lantzen du, gure gizarteak gure identitateen aniztasuna ulertzeko eta onartzeko daukan gaitasun ezaren ondoriozko tentsioak agerian utziz. Filmaren protagonistak Sasha eta haren familia dira eta haurtzaro transaren bizipenera egindako bidaia kontatzen du filmak[1]. Filma lehen aldiz Berlingo Nazioarteko Zinemaldian aurkeztu zuten 2020an.

2021ean, Zinegoak jaialdiko 18. edizioan Ohorezko saria jaso zuen bere ibilbide oparoagatik eta eginiko lanagatik. Horrez gain, atzera begirako bat egingo zaio Lifshitzi jaialdian eta bere sei lan proiektatuko dira: Petite Fille (2020), Les Vies de Thérèse (2016), Bambi (2013), Les Invisibles (2012), Plein sud (2009) eta Wild Side (2004) [1].

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Izenburua Generoa Iraupena Herrialdea Lan taldea
Zuzendaria Gidoigilea
1994 Il faut que je l´aime Film laburra 9’ Frantzia Sébastien Lifshitz Sébastien Lifshitz eta Stéphane Bouquet
1995 Claire Denis la vagabonde [4] Dokumentala 48’ Frantzia Sébastien Lifshitz
1998 Les Corps ouverts [5] Fikzioa 47’ Frantzia Sébastien Lifshitz Sébastien Lifshitz eta Stéphane Bouquet
1999 Les Terres froides Telefilma 62’ Frantzia Sébastien Lifshitz Sébastien Lifshitz eta Stéphane Bouquet
2000 Presque rien [6] Fikzioa 93’ Frantzia Sébastien Lifshitz Sébastien Lifshitz eta Stéphane Bouquet
2001 La Traversée [7] Dokumentala 85’ Frantzia Sébastien Lifshitz Sébastien Lifshitz eta Stéphane Bouquet
2004 Wild Side [8][9] Fikzioa 93’ Frantzia Sébastien Lifshitz Sébastien Lifshitz eta Stéphane Bouquet
2006 Les Térmoins Dokumentala 45’ Frantzia Sébastien Lifshitz
2007 Laissez-les grandir ici! [10] Dokumentala 3’ Frantzia Film kolektiboa
2008 Jour et Nuit Film laburra
2009 Plein sud [11] [12] Fikzioa 90’ Frantzia Sébastien Lifshitz Sébastien Lifshitz, Stéphane Bouquet eta Vicent Poymiro
2012 Les Invisibles [13] Dokumentala 115’ Frantzia Sébastien Lifshitz
2013 Bambi [14] [15] Dokumentala 60’ Frantzia Sébastien Lifshitz Sébastien Lifshitz
2016 Les Vies de Thérèse [16] Dokumentala 55’ Frantzia Sébastien Lifshitz Sébastien Lifshitz
2019 Adolescentes [17] Dokumentala 135’ Frantzia Sébastien Lifshitz Sébastien Lifshitz
Où en êtes-vous, Sébastien Lifshitz ? [18] Film laburra 6’ 25’’ Frantzia Sébastien Lifshitz
2020 Petite Fille [19] [20] Dokumentala 85’ Frantzia Sébastien Lifshitz Sébastien Lifshitz

Sariak eta aipamen bereziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Filma Saria Zinema-jaialdia
1998 Les Corps ouverts Film laburren kodak saria [21] Cannesko Zinemaldia
Jean-Vigo saria [9]
2000 Presque rien Zuzendari berriak saria (nominatua) [22] Chicago 2000ko Zinemaldia
2002 La Traversée L´Office catholique saria Infinity Film Festival 2002
2004 Wild Side Film onenaren Teddy saria [9] Berlingo 2004ko Nazioarteko Zinemaldia
Salzgeber saria [9]
Zuzendari berri onenaren saria [9] Seattle 2004ko Nazioarteko Zinemaldia
Epaimahai Nagusiaren saria [9] Outfest 2004ko Zinemaldia
Epaimahaiaren sari berezia [1] Xixongo 2004ko Nazioarteko Zinemaldia
Film luze onenaren saria [1] Zinegoak 1.edizioa
2006 Wild Side Film luze onenaren saria MIX Copenhagen 2006ko Zinemaldia
2012 Les Invisibles Open Eyes Dokumental onenaren saria MedFilm Festival 2012ko Zinemaldia
Film dokumentalaren sari nagusia [22] Chéries-Chéris 2012ko Zinemaldia
Publikoaren saria Face à Face 2012ko Zinemaldia
Luzemetrai onenaren saria
Grierson Award saria [22] Londreseko Zinemaldia
2013 Les Invisibles Dokumental onenaren saria [22] 38.César sariak
Dokumental onenaren saria [22] Étoiles d'or du cinéma
Dokumental onenaren saria [22] MIX 2013ko Milango Zinemaldia
Bambi Dokumental onenaren Teddy Award saria Berlingo Nazioarteko Zinemaldia 2013
2014 Pierre Guénin saria (homofobiaren eta eskubide-berdintasunaren aurka egiteagatik) [23]
Les Invisibles Dokumental onenaren saria[24] Scam 2014
Bambi Publikoaren saria [22] Indie Lisboa 2014
Film labur onenaren saria (nominatua) [22] 39.César sariak
Lesbianismoko eta generoko epaimahaiaren saria [1] Zinegoak
2016 Les Vies de Thérèse Queer Palm [25] Cannes 2016ko Zinemaldia
Golden eye saria (nominatua) [22]
Gli Occhiali di Gandhi saria Turin 2016ko Zinemaldia
2017 Les Vies de Thérèse Iraupen erdiko dokumental onenaren saria [22] Hot Docs Canadian Nazioarteko Dokumentalen Zinemaldia
2019 Adolescentes Zonta saria (kritikaren asteko hautaketan) [22] Locarno 2019ko Nazioarteko Zinemaldia
2020 Adolescentes Louis-Delluc 2020 saria[26]
Zinemaldiko sari nagusia [22] Brusselaseko 2020ko Nazioarteko Zinemaldia
Petite fille Europar dokumetal onenaren saria (nominatua) [22] Europako Zinemaldia, Sevilla 2020
Europar soinu onenaren saria (nominatua)
Olatu berriak sailean: Ez-fikziozko film onenaren saria [22]
Panorama sailean: Dokumental onenaren saria (nominatuta) [22] Berlingo 2020ko Nazioarteko Zinemaldia
Dokumental onenaren saria [22] Chicago 2020ko Nazioarteko Zinemaldia
Film onenaren saria [22] Ganteko 2020ko Nazioarteko Zinemaldia
Dokumental onenaren saria (nominatua) [22] Hong Kong 2020ko Nazioarteko Zinemaldia
Nazioarteko Film onenaren saria (nominatua) [22] Jerusalem-eko 2020ko Zinemaldia
2021 Adolescentes Film luze onenaren saria (nominatua) [27] 46.César sariak
Dokumental onenaren saria (nominatua) [27]
Zuzendari onenaren saria (nominatua) [27]
Film-edizio onenaren saria (nominatua) [27]
Zinematografia onenaren saria (nominatua) [27]
Soinu onenaren saria (nominatua) [27]
Dokumental onenaren saria (nominatuta)[22] Luxenburgoko Nazioarteko Zinemaldia
Ohorezko saria (bere ibilbide oparoagatik) [1] Zinegoak 18.edizioa

Argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Gauche / Droite.: Tome 3, Les terres froides, Retiens la nuit, Sébastien Lifshitz, 1999[28]
  • Les Invisibles, Sébastien Lifshitz, 2013 [29]
  • The Invisibles, Vintage portraits of love and pride, Sébastien Lifshitz, 2014 [30]
  • Amateur kolekzioa, Sébastien Lifshitz, 2016. [31]
  • Mauvais Genre, Sébastien Lifshitz, 2016. [32]
  • L'Inventaire infini, Sébastien Lifshitz, 2019.[33]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f g h i j k l m n o p zinegoak | OHOREZKO SARIA • SÉBASTIEN LIFSHITZ. (Noiz kontsultatua: 2021-02-28).
  2. (Frantsesez) «Amateur» France Culture (Noiz kontsultatua: 2021-03-01).[Betiko hautsitako esteka]
  3. (Frantsesez) «"Adolescentes" : pour réaliser cet extraordinaire documentaire, Sébastien Lifshitz a filmé Emma et Anaïs pendant cinq ans, entre 13 et 18 ans» Franceinfo 2020-09-05 (Noiz kontsultatua: 2021-02-28).
  4. (Gaztelaniaz) «Claire Denis la vagabonde» Centre Pompidou (Noiz kontsultatua: 2021-02-28).
  5. (Gaztelaniaz) Les corps ouverts (1998). (Noiz kontsultatua: 2021-02-28).
  6. (Gaztelaniaz) Primer verano (2000). (Noiz kontsultatua: 2021-02-28).
  7. (Frantsesez) AlloCine. La Traversée. (Noiz kontsultatua: 2021-03-01).
  8. zinegoak | WILD SIDE. (Noiz kontsultatua: 2021-02-28).
  9. a b c d e f «identities 2017 | Queer Film Festival | Wild Side» www.identities.at (Noiz kontsultatua: 2021-02-28).
  10. Sans-Papiers, Collectif des Cinéastes Pour les; Abelanski, Lionel; Abramovici, Mireille; Achard, Laurent; Akika, Ali; Amalric, Mathieu; Amat, Jorge; Amigorena, Santiago et al.. (2007-03-07). Laissez-les grandir ici!. Collectif des Cinéastes pour les Sans-papiers (Noiz kontsultatua: 2021-02-28).
  11. zinegoak | PLEIN SUD. (Noiz kontsultatua: 2021-02-28).
  12. (Gaztelaniaz) Plein sud (2009). (Noiz kontsultatua: 2021-02-28).
  13. zinegoak | LES INVISIBLES. (Noiz kontsultatua: 2021-02-28).
  14. zinegoak | BAMBI. (Noiz kontsultatua: 2021-02-28).
  15. (Frantsesez) «Bambi» Premiere.fr (Noiz kontsultatua: 2021-02-28).
  16. zinegoak | LES VIES DE THÉRÈSE. (Noiz kontsultatua: 2021-02-28).
  17. (Gaztelaniaz) Adolescentes (2019). (Noiz kontsultatua: 2021-02-28).
  18. (Gaztelaniaz) «https://www.centrepompidou.fr/es/ressources/media/oehllqZ» Centre Pompidou (Noiz kontsultatua: 2021-02-28).
  19. zinegoak | PETITE FILLE. (Noiz kontsultatua: 2021-02-28).
  20. (Gaztelaniaz) S.L, Yottabyte. «Una niña» Good Films (Noiz kontsultatua: 2021-02-28).
  21. (Frantsesez) «Les Corps ouverts» Quinzaine des Réalisateurs (Noiz kontsultatua: 2021-02-28).
  22. a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t «Sébastien Lifshitz» IMDb (Noiz kontsultatua: 2021-02-28).
  23. (Frantsesez) «Édouard Louis et Sébastien Lifshitz lauréats du prix Pierre Guénin 2014» KOMITID 2014-03-19 (Noiz kontsultatua: 2021-03-01).
  24. «film-documentaire.fr - Portail du film documentaire» www.film-documentaire.fr (Noiz kontsultatua: 2021-02-28).
  25. (Frantsesez) «Cannes 2016 : la Queer Palm décernée au documentaire "Les vies de Thérèse" de Sébastien Lifshitz» LCI (Noiz kontsultatua: 2021-02-28).
  26. (Gaztelaniaz) «Adolescentes recibe el Premio Louis-Delluc» Cineuropa - lo mejor del cine europeo (Noiz kontsultatua: 2021-02-28).
  27. a b c d e f (Ingelesez) «Award Winners & Nominees» Académie des César (Noiz kontsultatua: 2021-02-28).
  28. Lifshitz, Sébastien. (1999). Les terres froides. Ed. 00h00 ISBN 2-7454-0312-5. PMC 45706900. (Noiz kontsultatua: 2021-03-01).
  29. Lifshitz, Sébastien,.. (impr. 2013, cop. 2013). Les invisibles. Hoëbeke ISBN 978-2-84230-478-2. PMC 863070564. (Noiz kontsultatua: 2021-03-01).
  30. Lifshitz, Sébastien. (2014). The invisibles : vintage portraits of love and pride. ISBN 0-8478-4306-8. PMC 857214598. (Noiz kontsultatua: 2021-03-01).
  31. Lifshitz, Sébastien. (2016). Amateur : a collection of found photographs. (First edition. argitaraldia) ISBN 978-3-86930-739-8. PMC 959874171. (Noiz kontsultatua: 2021-03-01).
  32. Lifshitz, Sébastien. (2016). Mauvais genre : les travestis à travers un siècle de photographie amateur. Textuel ISBN 978-2-84597-556-9. PMC 957518698. (Noiz kontsultatua: 2021-03-01).
  33. Sébastien Lifshitz : l'inventaire infini. 2019 ISBN 978-2-36511-220-8. PMC 1127909495. (Noiz kontsultatua: 2021-03-01).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]