Ségou eskualdea

Koordenatuak: 13°22′05″N 5°16′24″W / 13.3681°N 5.2733°W / 13.3681; -5.2733
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ségou eskualdea
 Mali
Administrazioa
Estatua MLI
Izen ofizialaRégion de Ségou
ISO 3166-2ML-4
HiriburuaSégou
Geografia
Koordenatuak13°22′05″N 5°16′24″W / 13.3681°N 5.2733°W / 13.3681; -5.2733
Azalera64.821 km²
Demografia
Biztanleria2.336.255 (2009)
Dentsitatea36,04 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu-eremuaUTC (UTC±0)
Ordu eremuaUTC±00:00

Ségou Mali erdialdeko eskualdea da. Hegoaldean Sikasso eskualdearekin du muga, hego-ekialdean Burkina Fasorekin, ekialdean Mopti eskualdearekin, iparraldean Tombouctou eskualdea eta Mauritaniarekin eta mendebaldean Koulikoro eskualdearekin. 64.821 km²ko azalera du eta 2009an 2.336.255 biztanle zituen[1]. Hiriburua Ségou da.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ségou eskualdea Sahelean dago. Klima erdi-agorra da, BSh Köppen klima sailkapenaren arabera (urteko prezipitazioa 513 mm). Niger eta Bani ibaiek sail ureztatuko laborantza (arroza, azukre-kanabera) ahalbidetzen dute. 1934 eta 1945 artean frantziar kolonizatzaileek Markalako urtegia, Maliko handiena, eraiki zuten Niger ibaian[2]

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ségou eskualdea zazpi barrutitan (cercle) banaturik dago: Barouéli, Bla, Macina, Niono, San, Ségou eta Tominian.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman geohive izeneko erreferentziarako
  2. Ross VELTON: Mali Alhena Media, 2010

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]