Ségurreko kondesa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ségurreko kondesa
Sophie de Ségur.jpg
Bizitza
Jaiotza San Petersburgo1799ko abuztuaren  1a
Herrialdea  Frantzia
Bizilekua Q2971523 Itzuli
Lehen hizkuntza errusiera
Heriotza Paris eta Parisko 7. barrutia1874ko otsailaren  9a (74 urte)
Hobiratze lekua Pluneret
Familia
Aita Fiodor Vasilievitx
Ama Catherine Rostopchin
Ezkontidea(k) Eugène de Ségur  (1819-07-14 -  1863-07-16)
Seme-alabak
Leinua Q4398563 Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak haur literaturaren idazlea eta idazlea
Lan nabarmenak Sophie's Misfortunes Itzuli
Good Little Girls Itzuli
L’auberge de l’Ange-Gardien Itzuli
Q3223455 Itzuli
Q3548383 Itzuli
Q3235969 Itzuli
Q3027996 Itzuli
Q3086359 Itzuli
Q18679079 Itzuli
Q3209158 Itzuli
Q3213028 Itzuli
Q3232032 Itzuli
Q3224421 Itzuli
Mémoires d'un âne Itzuli
Q2859027 Itzuli
Q2906916 Itzuli
Q3414070 Itzuli
Q3205601 Itzuli
Genero artistikoa youth and children's literaturea Itzuli
maitagarri-ipuina
eleberria
Q12799318 Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordena Secular Franciscan Order Itzuli

Sofia Fiodorovna Rostoptxina (frantsesez: Sophie Rostopchine; errusieraz: Софья Фёдоровна Ростопчина) edo Ségurreko kondesa (San Petersburgo, Errusiar Inperioa, 1799ko abuztuaren 1agreg./uztailaren 19ajul. - Paris, Frantzia, 1874ko otsailaren 9a) jatorri errusiarra izanik, frantsesez idatzi zuen idazle ospetsua izan zen. Oso berandu hasi zen idazten, 58 urterekin, alegia. Haren liburuak eduki moralizantea izaten dute.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Konde alaba zen. Haren aita, Fiodor Vasilievitx, Paulo I.a Errusiakoa tsarren Kanpoko Harremanetarako ministroa izan zen. 1812an, Moskuko gobernaria zela eta, Frantziak Errusiari eraso zionean Fiodorrek ez zuen Mosku babestu nahi izan, eta biztanleak aterarazi zituen handik. Frantsesak iritsi eta biharamunean gertatutako sutearen ardura leporatu zioten gobernariari, hark beti ukatu bazuen ere. Izan ere, sute horren ondorioz Napoleonek atzera egin behar izan zuen. Dena dela, familia erbesteratu behar izan zen Alexandro I.a Errusiakoak Paulo I.ari ordezkatu zionean. Hasiera batean Prusian zegoen Varsoviako Dukerri Handian bizi ziren, ondoren Italian eta, azkenik, 1817an, Frantzian.

Parisen Sofia katolikoa egin zen. Eugène de Ségur kondearekin ezkondu eta zortzi seme-alabak izan zituen. Nahiz eta titulua izan, senarra pobrea zen, 1830 arte behintzat zeren eta urte horretan Frantziako Parea izendatu baitzuten. Bere kondesarekiko harremana nahiko hotza izan zen.[2]

Lehen eleberria 58 urte zituelarik idatzi zuen. Ornetik gertu zuen Nouettes jabegoan haurrei zuzendutako narrazio moralizanteak idatzi zituen.[3] Lehenengoa Nouveaux Contes de fées (Maitagarrien Ipuin Berriak) izan zen eta arrakasta itzela izan zuen. Hortik aurrera, ia hamabost urtetan, 1857 eta 1871 artean, lan nekaezina burutu zuen. 1990ean, Œuvres de la comtesse de Ségur izenburupean, bere lan guztiak berrargitaratu ziren.

Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ségur-eko Kondesaren lanak [Hachette Livre|Hachette]]k 1857 eta 1872 artean argitaratu zituen, 1860tik Bibliothèque rose izeneko bilduman. 1990ean Robert Laffontek Bouquins bilduman plazaratu zituen azken aldian.

Lan didaktikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1855 : La Santé des enfants
  • 1857 : Livre de messe des petits enfants
  • 1865 : L'Évangile d'une grand-mère
  • 1867 : Les Actes des apôtres
  • 1869 : Bible d’une grand-mère

Eleberriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1856 : Nouveaux Contes de fées.
  • 1858 : Les Malheurs de Sophie.
  • 1858 : Les Petites Filles modèles.
  • 1859 : Les Vacances.
  • 1860 : Mémoires d'un âne
  • 1861 : Pauvre Blaise
  • 1862 : La Sœur de Gribouille]]
  • 1862 : Les Bons Enfants
  • 1863 : Les Deux Nigauds
  • 1863 : L'Auberge de l'Ange gardien
  • 1863 : Le Général Dourakine
  • 1864 : François le bossu
  • 1865 : Un bon petit diable
  • 1866 : Comédies et proverbes
  • 1865 : Jean qui grogne et Jean qui rit
  • 1866 : La Fortune de Gaspard
  • 1867 : Quel amour d’enfant!
  • 1867 : Le Mauvais Génie
  • 1868 : Le Chemineau, ultérieurement retitré
  • 1871 : Après la pluie, le beau temps

Zinemarako moldaketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Frantsesez)  Marie-José Strich; Michel Tournier (1993) La Comtesse de Ségur. Correspondance (1799-1874 Éditions Scala 215. orrialdea ISBN 978-2-86656-095-9. .
  2.    .
  3.    .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ségurreko kondesa Aldatu lotura Wikidatan