Sérgio Vieira de Mello
Sérgio Vieira de Mello (Rio de Janeiro, 1948ko martxoaren 15a – Bagdad, 2003ko abuztuaren 19a) brasildar diplomazialaria izan zen
Filosofia ikasi zuen Parisko Unibertsitatean eta 1968ko maiatzeko matxinadan parte hartu zuen. 1969an Genevara joan zen eta Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Mandataritzan hasi zen lanean. 1971n Bangladeshko Askapen Gerran egon zen, 1972an Sudanen eta 1974an Zipren, turkiarren inbasioaren ondoren. Krisi horietan guztietan, elikadura-laguntza eta aterpea antolatzeaz arduratu zen.
Ondoren, Mozambike, Peru, Kanputxea, Libano eta Argentinara joan ziren. 1990eko hamarkadan Kanputxean eta Jugoslavian desminatua antolatzeaz arduratu zen. Kosovora ere bidali zuten, eta 1999tik 2002ra Ekialdeko Timorko administratzailea izan zen, Nazio Batuen izenean.
2002an Nazio Batuen Giza Eskubideetarako Goi Komisionatu izendatu zuten. 2003ko maiatzean, Nazio Batuen Idazkari Nagusiaren ordezkari berezi izendatu zuten Irakerako. Bagdadeko Canal hotelean Al-Qaedak egindako leherketan hil zuten.