Sítio do Picapau Amarelo (1967ko telesaila)
Sítio do Picapau Amarelo (1967ko telesaila) | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Tatiana Belinky (en) ![]() |
Jatorrizko hizkuntza | portugesa |
Jatorrizko herrialdea | Brasil |
Sasoi kopurua | 3 |
Atalak | 39 |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | haurrentzako telesaila |
Kolorea | zuri-beltzekoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | Sítio do Picapau Amarelo (en) ![]() |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Júlio Gouveia (en) ![]() |
Antzezlea(k) | |
Emanaldia | |
Hasiera-data | 1967ko abenduaren 12a |
Amaiera-data | 1969ko martxoaren 14a |
- Beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Sítio do Picapau Amarelo (argipena)»
Sítio do Picapau Amarelo Brasilgo haur eta gazteentzako telesaila da, Band kateak ekoitzia eta Monteiro Lobatoren izen bereko liburu sailean oinarritua. Tatiana Belinkyk telebistarako moldatu eta Júlio Gouveiak zuzendu zuen. 1967ko abenduaren 12tik 1969ko martxoaren 14ra estreinatu zen eta 39 atal ditu. Istorio horren hirugarren moldaketa da telesail formatuan[1].
Ekoizpena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sítio do Picapau Amareloren hirugarren moldaketa Pullman enpresak bultzatu zuen, garai hartan telebistako haurrentzako telesail asko sustatzen zituenak[2]. Laguntza horrekin, Band kateak Sítioren hirugarren bertsioa ekoiztea erabaki zuen eta horretarako Tatiana Belinky eta Júlio Gouveia kontratatu zituen, aurretik Rede Tupiren lehen bertsioa ekoitzi zutenak[2]. Lehen telesailean ez bezala, garai honetan telebistarako bideoak grabatzeko metodoa jadanik asmatua zegoen[2]. Júlio Gouveia zuzendaria, ordea, grabatzearen aurka agertu zen, zuzeneko ekintzaren emozioa ezabatzen zuela uste baitzuen[2].
Lehen eta bigarren telesailean bezala, hirugarrenaren lehen ataletan ere Leonor Lambertinik parte hartu zuen, Benta andrea antzeztuz, baina 1968an Célia Rodriguesekin ordezkatu zuten[3].
1969an, sute bat gertatu zen Band katearen egoitzan, ia instalazio guztiak suntsitu zituena. Urte hartako martxoaren 14an telesailaren azken atala emititu zuten[3].
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pertsonaia | 1967-1968 | 1968-1969[3] |
---|---|---|
Benta andrea | Leonor Lambertini | Célia Rodrigues |
Izeba Nastácia | Isaura Bruno | |
Emília | Lúcia Lambertini | Zodja Pereira |
Narizinho | Edy Cerri | Silvinha Lane |
Pedrinho | Mauro Tach | Roberto Campos |
Sabugosako bizkondea | Roberto Orozco | Ewerton de Castro |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Portugesez) «Sítio do Picapau Amarelo (Bandeirantes)» Teledramaturgia (Noiz kontsultatua: 2024-11-01).
- ↑ a b c d (Portugesez) «Sítio do Picapau Amarelo (1967)» Infantv 2016-10-29 (Noiz kontsultatua: 2024-11-01).
- ↑ a b c (Portugesez) «A TV Bandeirantes abre as portas para o Sítio do Pica-Pau Amarelo» Lobato.com.vk 2021-12-20 (Noiz kontsultatua: 2024-11-01).