Süd-Tiroler Freiheit

Wikipedia, Entziklopedia askea
Süd-Tiroler Freiheit
LogoSF2008.jpg
Datuak
Izen laburra STF
Mota alderdi politikoa
Herrialdea Italia
Ideologia German minority politics (en) Itzuli, Separatismoa eta Kontserbadurismo nazionalista
Kokapen politikoa Eskuin-mutur
Jarduera
Kidetza Europako Aliantza Askea
Kide kopurua 3.659 (2014ko maiatza)
Agintea
Idazkari orokorra Sven Knoll (en) Itzuli
Egoitza Bolzano
Historia
Sorrera 2007ko maiatza
Sortzailea
Facebook: suedtirolerfreiheit Twitter: tirolerfreiheit Youtube: UCmG7wjGN1P7jZsTG7e8GDiw Flickr: suedtirolerfreiheit Souncloud: suedtirolerfreiheit Edit the value on Wikidata

Süd-Tiroler Freiheit (euskaraz: «Hego Tiroleko Askatasuna») Hego Tirolgo alderdi politiko abertzalea da, Italiaren menpeko Hego Tirola Austriako Tirolarekin batu nahi duena. 2007an sortua, ez du onartzen XX. mendearen hasieran gauzatu zen Tirolaren banaketa artifiziala (Iparraldea Austrian geratu zen, eta Hegoaldea Italiaren menpe). Era berean, gehiengo alemaniar hiztunen hizkuntza-eskubideak defendatzen ditu eta elebakartasuna aldarrikatzen du eskualde horrentzat.

Ospetsua izan zen 2007ko udan antolatu zuen kanpaina, "Hego Tirola ez da Italia" eslogan kartel ugaritan jarriz gune turistiko nagusietan.

2013ko hauteskunde lokaletan laugarren indar bozkatuena izan zen (botoen %7,2), Südtiroler Volkspartei indartsuaren, Die Freiheitlichen eskuin muturrekoaren eta Berdeen atzean.

Eva Klotz politikari abertzale tiroldarrak taldea zuzentzen du bere sorreratik.

Europako Parlamentuan Süd-Tiroler Freiheit Europako Aliantza Askea taldean dago, estaturik gabeko nazioen beste alderdi abertzaleekin batera.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]