Sükhbaataryn Yanjmaa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sükhbaataryn Yanjmaa

Mongoliako presidentea

1953ko irailaren 23a - 1954ko uztailaren 7a
Bizitza
JaiotzaUlan Bator1894ko otsailaren 15a
Herrialdea Mongolia
HeriotzaUlan Bator1962ko maiatzaren 1a (68 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Damdin Sükhbaatar
Hezkuntza
HeziketaEkialdeko Langileen Unibertsitate Komunista
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Jasotako sariak
KidetzaWomen's International Democratic Federation (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Mongoliako Herri Alderdia
Hau mongoliar izen bat da: lehen izena patronimikoa da, eta bigarrena izen propioa.

Sükhbaataryn Yanjmaa (errusieraz: Сүхбаатарын Янжмаа; jaiotza izena Nemendeyen Yanjmaa, mongolieraz: Нэмэндэен Янжмаа; 1893ko otsailaren 15a - 1962ko maiatzaren 1a) mongoliar politikaria izan zen. Khural Handiako Estatuaren Presidiumeko Idazkari orokor gisa, munduko lehen emakumea izan zen estatu burujabe bateko estatuburu kargu ez-hereditarioan, eta bigarren estatu-burua Khertek Amirbitovna Antximaa-Toka Tannu Tuvako lehendakariaren ostean. Damdin Sükhbaatar mongoliar iraultzailearen alarguna zen[1].

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Yanjmaa 1893ko otsailaren 15ean jaio zen gaurko Ulan Batorretik gertu bizi zen abeltzain familia pobre batean. Sükhbaatarren talde iraultzailean mezulari gisa lan egin zuen 1919an. Bere senarrak Sobietar Batasunear bidaiatu zuen 1920an boltxebikeekin kontaktuan jartzeko, eta Yanjmaa Ulan Batorren geratu zen semearekin, txinatar ofizialen errepresiotik ihes egiten saiatzen. 1921an Khorloogiin Choibalsanek lagundu zien Kuyakhtara ihes egiten eta bertan Sükhbaatarrekin aurkitu ziren berriro ere.

Bere senarrak mongoliar partisanoen garaipena gidatu zuen 1921ko Mongoliako Iraultzan eta Yanjmaa Mongoliako Gazte Iraultzaileen Ligako kide bilakatu zen. Sükhbaatar 1923an hil zenean, "Sükhbaataryn" izena hartu zuen bere Nemedeyen patronimikoaren ordez, eta Mongoliako Herritarren Alderdian izena eman zuen 1924an. Alderdiaren Komite Zentralaren eta Presidiumeko kide gisa, alderdiaren ordezkaria izan zen Emakume Komunisten Hirugarren Nazioarteko Konferentzian (bertan ezagutu zituen Clara Zetkin eta Nadezhda Krupskaia) eta Cominternaren Bosgarren Munduko Konferentzian, biak Moskun 1924an. Mongoliako lehen sindikatua sortu zuen 1925an. 1927tik 1930ra bitarte Moskuko Ekialdeko Unibetsitate Komunistan ikasi zuen. 1933an alderdiaren emakumeen sekzio berria zuzendu zuen eta emakumeen hezkuntzan zentratu zen.

1940 eta 1954 bitartea Yanjmaa alderdiko politburoan egon zen eta alderdiaren Idazkaria izan zen 1941etik 1947ra bitarte. Mongoliako parlamentuko (Khural Handia) batzorde exekutiboko (Khural Txikia) presidiumeko kide izan zen 1940tik 1950era. Bigarren Mundu Gerran funtsak bilatu zituen SESB laguntzeko, eta horren ondorioz Lanaren Bandera Gorriaren Ordena ikurra eman zioten 1946an. 1945ean Emakumeen Nazioarteko Federazio Demokratikoaren kide hautatu zuten.

Yanjmaa Herriaren Khural Handiaren kide izan zen 1950etik 1962ra bitarte. Gonchigiin Bumtsend hil ostean, Mongoliako Presidentea izan zen trantsizio tartean, 1953ko irailaren 23tik 1954ko uztailaren 8ra bitarte. Tarte horretan izan zen munduan errepublika baten gidaritza izan zen lehen emakumea eta estatu burujabe bateko lehenengoa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Female Presidents» guide2womenleaders.com (Noiz kontsultatua: 2021-03-19).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]