SARS-CoV-2

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
SARS-CoV-2 (CDC-23312).png
COVID-19 pandemia

• Birus espezieen multzoa: Koronabirus • Birusa: SARS-CoV-2 • Gaixotasuna: COVID-19Txikipedia.svg
• Pandemiari buruzko informazioa: COVID-19 pandemia • Euskal Herrian: COVID-19 pandemia Euskal HerrianZerrenda:COVID-19 gaixotasunaren ondorioz hildakoak
Adi! Wikipediak ez du aholku medikurik ematen. Arazoren bat izanez gero, deitu zure osasun zentrora

Artikulu hau birusari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Koronabirus (argipena)».
SARS-CoV-2
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaVirus
RealmRiboviria (en) Riboviria
OrdenaNidovirales
FamiliaCoronaviridae
AzpifamiliaOrthocoronavirinae
GeneroaBetacoronavirus (en) Betacoronavirus
SubgenusSarbecovirus (en) Sarbecovirus
Espezieasevere acute respiratory syndrome-related coronavirus (en) Severe acute respiratory syndrome-related coronavirus
Baliorik ez Severe acute respiratory syndrome coronavirus 2
[[|]]
Datu orokorrak
Ostalaria Homo sapiens, Manis javanica, Felis Silvetris Catus (en) Itzuli eta Canis familiaris
Gaixotasuna COVID-19 gaixotasunaren 2019-2020ko pandemia eta COVID-19a
Genomaren neurria 29.903

SARS-CoV-2 birusa[1] edo Wuhango koronabirusa 2019ko abenduan lehenengo aldiz aurkitutako koronabirus bat da. COVID-19 gaixotasuna eragiten du gizakiengan (Wuhango gripea, Wuhango itsaski azokako pneumonia birusa edo Wuhango pneumonia ere deitu izan da, Txinako Wuhan hirian aurkitu baitzen lehen aldiz)[2]. Zentzu positiboko base-pare bakarreko RNA birus bat da. 2019-2020ko koronabirusak sortutako pneumonia epidemiaren ostean bere genoma osoa sekuentziatu zen[3][4][5].

Jatorria ez dago argi, baina baliteke beste animalia batetik pasa izana gizaki batengana[6]. Hasieran animalietatik gizakietara salto egin bazuen ere, 2020ko urtarrilaren 20an Guangdongen lehen gizaki-gizaki kutsatzea aurkitu zen.

Birologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saguzarretik gizakietara

2020ko urtarrilaren 22an, Journal of Medical Virology aldizkariak birusaren azterketa genomikoaren berri eman zuen txostena plazaratu zuen, zeinak Wuhango ingurumariko sugeak ezarri zituen birusaren jatorritzat. Alabaina, ikerketa gehiago behar dira ondorio horren zuzentasuna ziurtatzeko.[7] Urte bereko urtarrilaren 26an, beste jatorri posible bat aztertzeko ikerketa bat martxan jarri zen; ikertalde honek birusaren jatorria saguzar-zopa bat dela frogatzea zuen xede, zopa hori ohikoa da Wuhan inguruan. Baliteke saguzarrak bezalako animalia basatiak birusaren lehen kutsatzaileak izatea.[8] Beste aditu batzuk birkonbinazio homologo batek SARS CoVZC45 eta CoVZXC21 motako birus bat Beta-CoV ezezagun baten RBDarekin nahasi zituela diote.[9]

Kutsatzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filogenetika eta taxonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

SARS-CoV-2 birusaren bizi zikloa

Koronabirus birus-familia handia da, eta arnas gaixotasunak eragin ditzaketen birusek osatua, bai gizakiengan bai animaliengan. Gutxitan bada ere, animalien koronabirusak eboluzionatu eta gizakia infektatu dezake, eta gero pertsona batetik bestera heda daiteke, 2002ko azaroan Guangdong probintzian (Txina) agertu zen SARS birusarekin gertatu zen bezala (hau ere Guandongen agertu zen, 2002an. Antzekoa den MERS-CoV birusa ere Saudi Arabian atzeman zen lehen aldiz 2012an.

2020ko urtarrilaren 28an jakin zen birusa sintomarik erakusten ez duen gaixoak ere transmititu dezakeela.[10] Erakundeek onartu zuten honek zailtasunak sortzen dituela birusari aurre egiteko unean.[10]

Wuhaneko betakoronabirusaren sekuentziak antzekotasunak erakusten ditu saguzarretan aurkitutako betakoronabirusekin, baina beste hainbat koronabirusekin alderatuta, hala nola SARS Co-V eta MERS-CoV birusekin, ez da genetikoki berdina.[11][12]

Koronabirus berriaren bost genoma isolatu eta aztertu dira, besteak beste, Beta-KoV/Wuhan/IVDC-HB-01/2019, Beta-CoV/Wuhan/IVDC-HB-04/2020, Beta-CoV/Wuhan/DC-HB-05/2019, BetaCoV/Wuhan/WIV04/2019 eta BetaCoV/Wuhan/IPBCAMS-WH-01/2019 genomak.[11][13][14]

Birus berri honen RNAren sekuentziak 30 mila nukleotido inguruko luzera du.

Biologia estrukturala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sintomak eta tratamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «COVID-19»

Epidemiologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Gorbalenya, Alexander E.. (2020-02-11). «Severe acute respiratory syndrome-related coronavirus – The species and its viruses, a statement of the Coronavirus Study Group» bioRxiv: 2020.02.07.937862 doi:10.1101/2020.02.07.937862.
  2. (Ingelesez) Wuhan seafood market pneumonia virus isolate Wuhan-Hu-1, complete genome. 2020-01-17 . Noiz kontsultatua: 2020-01-23.
  3. «中国疾病预防控制中心» www.chinacdc.cn . Noiz kontsultatua: 2020-01-23.
  4. «New-type coronavirus causes pneumonia in Wuhan: expert - Xinhua | English.news.cn» www.xinhuanet.com . Noiz kontsultatua: 2020-01-23.
  5. platform.gisaid.org . Noiz kontsultatua: 2020-01-23.
  6. (Ingelesez) «Lockdowns rise as China tries to control virus» BBC News 2020-01-23 . Noiz kontsultatua: 2020-01-23.
  7. Conversation, Haitao Guo, Guangxiang "George" Luo and Shou-Jiang Gao, The. «Snakes could be the source of the Wuhan coronavirus outbreak» CNN . Noiz kontsultatua: 2020-01-30.
  8. (Ingelesez) «Lockdowns rise as China tries to control virus» BBC News 2020-01-23 . Noiz kontsultatua: 2020-01-30.
  9. (Ingelesez) Ji, Wei; Wang, Wei; Zhao, Xiaofang; Zai, Junjie; Li, Xingguang. (2020-01-22). «Homologous recombination within the spike glycoprotein of the newly identified coronavirus may boost cross‐species transmission from snake to human» Journal of Medical Virology: jmv.25682 doi:10.1002/jmv.25682 ISSN 0146-6615 . Noiz kontsultatua: 2020-01-30.
  10. a b Bastida Alzuru, Jone. «Koronabirusa kutsakorra da sintomak agertu aurretik ere» Berria . Noiz kontsultatua: 2020-01-30.
  11. a b «CoV2020» platform.gisaid.org . Noiz kontsultatua: 2020-01-30.
  12. «auspice» nextstrain.org . Noiz kontsultatua: 2020-01-30.
  13. (Ingelesez) «Novel 2019 coronavirus genome» Virological 2020-01-11 . Noiz kontsultatua: 2020-01-30.
  14. (Ingelesez) Wuhan seafood market pneumonia virus isolate Wuhan-Hu-1, complete genome. 2020-01-23 . Noiz kontsultatua: 2020-01-30.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]