SS Thistlegorm

Wikipedia, Entziklopedia askea
SS Thistlegorm
Aft view Thistlegorm.jpg
Historia
Uretaratzea 1940ko apirilaren 9a
Erregistro-herrialdeaErresuma Batua
GatazkaBigarren Mundu Gerra
Koordenatuak27°48′51″N 33°55′12″E / 27.814166666667°N 33.92°E / 27.814166666667; 33.9227°48′51″N 33°55′12″E / 27.814166666667°N 33.92°E / 27.814166666667; 33.92
Ezaugarriak
Luzera126 m
Erruna18 m
PropulsatzaileaLurrun-makina
Identifikazioa
Berezko-portuaGlasgow

SS Thistlegorm Itsaso Gorrian hondoratu zen itsasontzi bat zen.

Hondoratuta dagoen tokia oso leku polita da, 30 metroko sakonerakoa gutxi gorabehera. SS Thistlegorm Xarm el-Xeikhetik hurbil dago, Shag Rock ipar ekialdean eta Xarm el-Xeikhetik (Egipto) egun batera itsasontziz.

Merkantzia-ontzi hau, Joseph Thompson and Sons-engatik eraikia izan zen, Sunderlanden (Glasgow, Eskozia) 1940an. Britainiar armadak erabili zuen kargaontzi bezala, Bigarren Mundu Gerran. Alemaniarrek Mediterraneo itsaso guztia okupatzen zutenean, ingelesek beren ejertzitoa hornitzeko modurik seguruena, Afrika inguratzea zen eta Itsaso Gorritik igotzea.

Gaur egun SS Thistlegorm itsasontzi oso famatua da. Itsasontziaren inguruan urpekaritza egiteko mundu guztitik joaten da jendea. Itsasontziaren inguruan, balak, obusak, motorrak eta kamioiak aurkitu ahal dituzu.

Cousteau-ren aurkikuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itsasontzi hau Jacques Cousteauk aurkitu zuen, bertako arrantzaleek emandako informazioari esker. Ikerlari frantziarrak itsasontzitik gauza asko berreskuratu ondoren, masta apurtu zuen inork aurkitu ez zezan.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]