SWATH


SWATH (ingelesezko small-waterplane-area twin hull hitzen siglak) flotazio-azalera txikia duen katamaran motako ontzia da. Kontzeptua Frederick G. Greed kanadarrak asmatu zuen, 1938an. SWATH bat motorrekin bultzatutako itsasontzi bat da, bi krosko dituena, eta krosko horietako bakoitza —katamaran arruntekiko— sakonki murgilduta dago. Erdiko plataforma flotazio-mailan jarritako junturen bidez lotzen zaie kroskoei; hala, badirudi goiko egitura bi itsaspekotan bermatzen dela.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]SWATH konfigurazioaren alderdirik interesgarriena da ontziaren egonkortasuna hobetu egiten dela ekaitzetan; izan ere, kroskoak sakon sartuta daudenez —katamaranak eta trimaranak arruntekin alderatuta— eta azalera flotazio-lerroaren gainean murriztuta dagoenez, itsasontziak askoz gutxiago jasaten du olatuen edo haize-boladen eragin ezegonkortzailea. Ontzi-mota hori erdiurperagarria izan daiteke, konpartimentu estankoak edo balastoak izan baititzake kroskoetan.
Desplazamendu-karga bereko kroskobakarrarekin alderatuta, oszilazioak % 20-50 murrizten dira. Baina, ordainetan, flotazio-lerroaren azpian azalera handiagoa duenez, urarekiko marruskadura handitu egiten da, eta abiadura murriztu.
Flotazio-azalera murrizteak esan nahi du nabe mota honen zabalera proportzionalki handitu behar dela, zeharkako egonkortasun nahikoa izateko.
Erabilgarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]SWATH teknologia gaur egun erabiltzen da tripulatutako itsasontzi geldikorretan, ikerketa zientifikoko ontzietan eta, noizean behin, transbordadore-zerbitzuetan.Gaur egun (2008ko abendua) SWATH pakebote bakarra eraiki da: Radisson Diamond, duela gutxi Asia Star berrizendatua.
Adibideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Asia Star pakebotea, Radisson Diamond ohia
- Cetus eta Elbe (tripulatutako itsasontzi geldikorrak)
- Prinses Maxima ferrya
- Ameriketako Estatu Batuetako Armadaren stealth edo isilpeko Sea Shadow gerraontzia
-
SWATH Civil Planet Luzera 73m
-
Sea Shadow.
-
Rotterdameko portuko gidarien ontzia
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- SWATH Elbe-ri buruzko xehetasunak (Ingelesez)
- Nazioarteko muga. (Ingelesez)