Edukira joan

Saab Automobile

Wikipedia, Entziklopedia askea
Saab Automobile
Datuak
Motaautomobile manufacturer (en) Itzuli
Jarduera sektoreaautomobilgintza
HerrialdeaSuedia
Jarduera
Ekoizpena
Agintea
Zuzendari exekutiboaJan-Åke Jonsson (en) Itzuli
Egoitza nagusi
Legezko formaaktiebolag (en) Itzuli
JabeaSpyker N.V. (en) Itzuli, General Motors, Saab-Scania (en) Itzuli eta Saab
Historia
Sorrera1945
Sortzailea
SorlekuaLinköping
Desagerpena2011
2016
2014

Saab Automobile AB (sɑːb ahoskatua) suediar automobil-fabrikatzaile partzuergo bat izan zen, Trollhättan hirian egoitza zuena. Saabek gama altuko automobilak ekoiztera bideratu zituen bere fabrikak, batez ere motorren potentzia eta fidagarritasuna, hala nola ibilgailuen segurtasuna.

1969an, partzuergoa Saab matrizetik independizatu zen, Scania-Vabis kamioi-fabrikatzailearekin bat egiteko, eta Saab-Scania automobil-taldea sortu zuen.

1989an, Saab-Scaniaren ibilgailuen dibisioa konpainia independente batean berregituratu zuten, Saab Automobile AB. General Motors fabrikatzaile estatubatuarrak jabetzaren % 50 erosi zuen 600 milioiko $ inbertsioarekin, eta 2000. urtean gainerako % 50a 125 milioi $-etan erosteko aukera erabili zuen, Saab Automobile GMren filial bihurtuz. 2010ean, GMren arazo ekonomikoen ondorioz, Saab Automobile AB saldu behar izan zion Spyker Cars N.V nederlandar automobil-fabrikatzaileari.[1]

2012an, National Electric Vehicle Sweden AB (NEVS) konpainiak,[2] Sun Investment japoniarraren eta National Modern Energy Holdings txinatar konpainiaren kapitaleko partzuergoak, Saab erosi zuen, teknologia japoniarra zuen Saab 9-3an oinarritutako modelo elektriko bat berriro ekoizteko asmoarekin.[3] Baina hasieran GMk uko egin zion Saab 9-5 eta 9-4X modeloak fabrikatzen jarraitzeko teknologia-lizentziak lagatzeari, partzuergoaren likideziarik ezak eta, azkenik, Saab ABk bere «Saab» marka NEVS ibilgailu berrietan erabiltzeko lagatzeari uko egiteak, emaitza zalantzagarria izanik, merkataritza-eragiketari berriro ekiteak porrot egin zuen. Hori dela eta, Saab Automobile AB dibisioak 2014an utzi zion ibilgailuak ekoizteari, eta Saab ABren hegazkinlaritza-dibisioarekin soilik jarraitu zuen.[4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Spyker. (2010-2-23). (PDF) Spyker Cars finalizes the purchase of Saab. .
  2. (Ingelesez) Zalstein, David. (2013-8-16). «SAAB factory re-opened for NEVS production: report» Car advice (Australia).
  3. (Gaztelaniaz) «Saab se convertirá en una marca de vehículos eléctricos» REVE – Revista Eólica y del Vehículo Eléctrico.
  4. (Ingelesez) «Ultimatum: Pay Up, NEVS, Or The Saab Deal Is Off» The Truth About Cars 2012-8-28.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ekonomia Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.